2013/09/23

TOLESTURAK ETA FAILAK


Plakek talka egin, lurra goratu egiten da eta mendikateak sortzen dira. Talka horien eraginez sortzen dira  lurrazakeko tolesturak eta hausturak (failak) ere. Batzuetan talka horiek hausturak sortzen ditu lurrazalean; beste batzuetan, ordea, geruzek ez dute lurrazala hausten, tolestu egiten dira eta muinoen edo mendikateen forma hartzen dute. Zenbaitetan, arrokak luzatu edo kurbatu egiten dira talkan sortutako indarren eraginez, eta puntu ahuletatik hautsi edo banatu egiten dira. Haustura horiei faila deritze. EGOITZ.


2013/09/19

HARRIAK


Harkaitzaren materia solido eta gogorrari harria esaten zaio. Lurraren gainazal guztian dago harria, baita ur azpian ere. Harriak mineral izeneko material edo substantzia batzuez osaturik dago. Batzuk mineral batez osatuak dira, kareharria eta igeltsua, esate baterako, baina, gehienetan, harriak hainbat mineralez osatuak izaten dira, hala nola granitoa (kuartzoa, feldespatoa eta mika), basaltoa (olibinoa, piroxenoa...), etab. Euskal Herrian, era askotako harriak daude. Horietatik zenbait mea gisa (mineral jakin bat lortzeko iturri gisa) erabili ohi badira ere, harri gehienak eraikuntzarako eta ingeniaritza-lanetarako erabiltzen dira. IRATI


2013/09/18

LURRAREN GERUZAK


Lurra kanpotik gogorra eta solidoa dirudien arren, planetan zuloa eginez gero, tenperatura igoz doa eta presioa ere bai. Lur-azpian harriak eta metala urtu egiten dira eta geruza likido bat sortzen dute.

Lurrazala: Lurraren kanpoaldeko geruza gehienak harriz osatuta dago. Geruza meheena da. Kontinenteen azpian 60 km-rainoko sakonera izan dezake, eta itsasoaren azpian 6-12km-koa.
Mantua: Mantuan oso tenperatura altua dago. Harriak urtutakoan magma sortzen da.
Kanpo-nukleoa: 2900km-ko sakoneran hasten da.
Barne nukleoa: 7500 gradutik gora dago tenperatura eta metala solidoz eratuta dago.
GARIKOITZ


2013/09/10

"EGUNON" GOZATEGI

Eskolan astero kanta desberdin bat kantatzen dugu eta egunero gela bakoitzak bere gelan kantatzen du bere irakaslearekin. Hilaren bukaeran denok patiora ateratzen gara 12:20 aldera eta landutako kanta guztiak abesten ditugu. Aste honetako kantak “Egunon” izena du eta Gozategi taldearena da. Kanta entzun nahi baduzue azpian daukazue.

 

Sautrela




Aste honetako HNPko kanta (2013-9-10) “Sautrela” da. SAIOA


2013/09/06

2013-2014KO 6. MAILAKO IKASLEAK GARA


Kaixo! Gu 2013-2014ko 6. mailako ikasleak gara. Ikasturte honetan saiatuko gara, gure blogean, hainbat gauza jartzen: ikasten duguna, egiten ditugun irteerak, kantak, booktrailerrak, bideoak,... Gustatuko litzaiguke zuen iritzia iruzkinetan jartzea. 


2013/06/21

AZKEN EGUNA



Orain Orixera joan behar                        Gauzak ikasi irterak egin
Berastegiko plazatik                                     Prestatu ikuskizunak
Urteak aurrera joaten dira                      Egun bikainak asko izan dira
Horrek ez dauka  bueltarik                         Disfrutatu ditugunak
Hemen bikain zaindu gaituzue                     Eskerrikasko irakasle ta
Ez zen ezeren faltarik                                    Guraso eta lagunak
Eskerrik asko irakasleak                             Beti gogoratuko ditugu
Ein dezuen lanagatik                                 Hemen pasatako egunak


DOINUA: Badira hiru aste 

2012-2013 ikasturteko 6. mailakoak