2012ko martxoaren 1ean, Antton Kazabon etorri zen eskolara. Hasieran, bertso bat idatzi zigun denon artean kantatzeko. Hona hemen bertsoa:
Nik ez dut ezagutzen
herri hau gehiegi
hala ere bastante
gustatzen zait neri
agurtu gabe ezin
dezakegu segi:
hasteko, kaixo, denoi!
Kaixo, Berastegi!
Lehenengo galdera batzuk egin genizkion. Berak galderak egin aurretik gure izena galdetzen zigun eta haiekin errima bat sortzen zuen. Oso dibertigarria izan zen. Gero, bi taldetan banatu ginen, talde batean 3 eta 4. mailakoak eta bestean, 5 eta 6. mailakoak. Ondoren, lehiaketa bat egin genuen bi liburu sari zirela. Anttonek asmakizun batzuk esaten zizkigun eta guk erantzun zuzena eman behar genuen, lehiaketan parte hartzeko aukera izateko. Asmatu zutenak Garikoitz, Oier, Saida, Eneritz, Oihane,Uxue, Maddi eta Ametz izan ziren. Hainbeste zirenez asmatu zutenak, eta bi liburu zirenez jendea kanporatzeko aho korapilo batzuk eman zizkigun denoi. Hauexek dira:
AHOKORAPILOAK
-Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
-Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
-Dendan den-dena dago dilindan.
-Gora gure garo giro beroa.
-Kontuz! katu kaka ketan kotan.
-Hamar mamu eme hemen omen.
-Azken zakur zeken zikina zokoan.
-Opor apur piper paper papur.
-Arren hurren haurren irri urruna aurren.
-Nik nonahi nuen nahi nuena.
-Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
-Bi idi adi-adi dudan daude.
-Ihintzak hitzak zintza bitza.
-Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
-Etzi hautsi hantxe zortzi eltze bitxi.
-Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
-Lau kilo kola kilikolo kalean.
Eta azkenerako bi geratu ziren Garikoitz eta Oihane haiek eraman zituzten liburuak. Batzuei bere sinadura ere eman zien. Orain berari buruzko informazio gehiago emango dizuegu.
Antton Kazabon Oiartzunen jaio zen 1954an.
Maisu-ikasketak egin zituen. Haurtzaro ikastolan aritu zen. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen.
Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landuz joan da.
Guztira 79 liburu kaleratu ditu, gehienak haur eta gazte literaturakoak. Horietaz gain, elkarlanean argitaratutako hainbat testu liburu eta material didaktiko argitaratuz.
ARNAS APARATUA
2012/03/08
ASMAKIZUNA
Konbertsazio bat da
Baina ez hitzeginez,
Alde batetik bestera ibiltzen da
Baina ez hegan edo oinez,
gu tuntuna gara,
Baina bigarren “t”, “u” eta “n” kentzen
Baldin baditugu, ia ez.
Baina ez hitzeginez,
Alde batetik bestera ibiltzen da
Baina ez hegan edo oinez,
gu tuntuna gara,
Baina bigarren “t”, “u” eta “n” kentzen
Baldin baditugu, ia ez.
PARREZKA
Lasterketa batean:
-Aita, zergatik doaz korrika bizian gizon horiek?
-Lehenengoari saria ematen dietelako.
-Orduan, zergatik egiten dute gainerakoak korrika?
-Aita, zergatik doaz korrika bizian gizon horiek?
-Lehenengoari saria ematen dietelako.
-Orduan, zergatik egiten dute gainerakoak korrika?
ASMAKIZUNA
Zabala eta polita
Urdina odo berdexka
Haserretzen denean,
Arrastaka eramango zaitu bere erdigunera
Baina lasai dagoenean,
Oso ondo pasako duzu harekin.
Urdina odo berdexka
Haserretzen denean,
Arrastaka eramango zaitu bere erdigunera
Baina lasai dagoenean,
Oso ondo pasako duzu harekin.
LA ISLA DEL TESORO
Gaztelaniako saioetan , “La isla del tesoro” izeneko liburu bat irakurri genuen, denon artean. Liburu hau 1882an Robert Louis Stevenson eskoziar idazleak argitaratutako abenturetako eleberria da.
Robert Louis Stevenson (Edinburgo, 1850eko azaroaren 13a - Upolo, Samoa, 1894ko abenduaren 3a) eleberrigile eskoziarra, poeta eta idazle bidaiaria, eta ingelesezko literaturako berriaren ereduetako bat da. Honek, guk irakurri dugun liburuaz aparte, beste hainbat ere idatzi ditu.
Beno Stevenson alde batera utzita, “La isla del tesoro” ren laburpena irakurri, ea gogorik pizten zaizuen ipuina irakurtzeko:
LA ISLA DEL TESORO (resumen)
Jim Hawkins es el hijo del dueño de una posada llamada “El Almirante Benbow”. Un día llega un hombre para alojarse. Es un bucanero al que buscan otros piratas. El húesped Billy Bones antes de morir le dice a Jim que no deje que los otros piratas se apoderen de su baúl. Jim y su madre abren el bául y se reunen con el doctor Livesey para darle los papeles que habían encontrado. Descubren que hay un mapa que conduce a un fabuloso tesoro. Entonces, Jim y el doctor se embarcaran en la “Hispaniola” rumbo a la isla del tesoro.

Martxoak 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
1908ko martxoaren 8an, New Yorkeko lantegi batean 146 emakume langile hil ziren. Grebak, manifestazioak,… egin zituzten beraien eskubideak hobetzeko. Horren ondorioz, suzko bonbak jaurti zizkioten lantegiari eta sua hartu zuen.
Gaur egun, ezbehar hori gertatu zenetik, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
EMAKUMEAREN ESKUBIDEAK, BERDINTASUNERAKO ESKUBIDEAK.
GURE ORDUA DA! ESNATU! GOZATU! IRRI EGIN! EDERRAK GARA!
GAUR MOREAK DISTIRA BEREZIA EGINGO DU ORTZADARREAN.
IRIS DADILA GURE OIHARTZUNA.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)