2018/11/20

BOLEIBOLA

Gu gimnasian boleibola lantzen ari gara. Boleibola joko bat da, taldean jolastu behar dena.
Boleibolaren helburua da, taldearen artean, paseak egin, eta etsaiaren aldera sarearen
gainetik pasatzea. Tanto egiteko etsaiaren aldean egin behar du bote. Sareari ematen
badio baloiak, txarra izango da.

Baloiari emateko modu desberdin asko daude, Guk ikasi ditugunak dira, besaurrekoa,
errematea eta sakea. Baina gorputzeko edozein atalekin ukitu daiteke, Buruarekin
hankarekin besoekin etab.                         


                                                     

                                                                                                              Egileak:Eneko eta Ibai

2018/11/19

TAILERRAK

TAILERRAK

Ostiralero eskolan hainbat tailer egiten ditugu. Guztira sei tailer daude:


Dantza: Dantzan Zumba eta euskal dantza egiten ditugu. Zumban, Madre Tierra
kanta erabiltzen dute. Euskal dantzan txulalai, esku dantza, bikote dantza eta banku dantza.


Aroztegia: Aroztegian egurrezko jolasak egiten ditugu. Adibidez Eskalera de Jakob,
Aire plano, Errealeko iaberoa...

Artatak: Artatakean hainbat eskultura egiten dira. Apaingarriak, adibidez bakoitzaren
izenak...


Klika berzikla: Birziklatutako materialarekin eskulanak egiten ditugu. Puzzlea,
labirintoa, tresenrraia...


Buztina: Buztinean hainbat eskulan egiten dituzte. Tazak, platera, katiluak...


Xaguzar irratia: Xaguzar irratian lehenengo bakoitzak zerbait aukeratzen dugu:
Asmakizunak, txisteak, esaera zaharrak…


Hau da Ostiraletan eskolan egiten duguna, gustatu al zaizue?


EGILEAK: Oier eta Jon



TA-TUM

TA-TUM
J.A. Muñagorri eskolan, 4, 5, eta 6.mailakoak liburuak
ordenagailuz irakurtzeko modu bat erabiltzen dugu, ta-tum
izenekoa. Gure  irakasleak liburuari buruzko galderak bidaltzen
dizkigu, eta nola erantzuten ditugun arabera puntu desberdinak
edukitzen ditugu.
Euskaran eta gazteleran liburu desberdinak irakurtzen hari gara:
Euskeran: Amesgaiztoen zaindaria
Gazteleran: La chica de la bentana


Amesgaiztoen zaindaria liburua ametsei eta amesgaiztoei buruz doa.
Mutil batek amesgaiztoak edukitzen ditu eta badaki amesgaiztoaren
zergatia:Txikitan herriko txakur bat zirikatu zuen eta txakurrak eraso
egin zion.


La chica de la bentana liburuan mutil bati teleskopio bat oparitzen die,
eta lehiotik begira  zegoela fabrika abandonatu batean neska bat ikusi
zuen. Handik aurrera berarekin komunikatzen hasi zen.


Oso liburu interesgarriak dira eta irakurtzea gomendatzen dizkizuegu.


EGILEAK: Mikel Etxetxikia,Alaitz Zubiarrain eta Unai Yeregi.





Egileak: Unai.Y, Mikel eta Alaitz

POBREZIAREN EGUNA


POBREZIAREN EGUNA


Guk ikas jarduera  antolatu-ko saioan pobreziari buruz hitz egin genuen.Pentsatu genuen zerbait
egin behar genuela jendeari gogorarazteko munduan pertsona batzuk nolako bizi egoerak dituzten.
Orduan ideia bat izan genuen,ONG batzuei buruz informazioa aurkitu eta kartel batzuk egin genituen
herrian zehar jartzeko.Unicef ONG-ari buruz egin genuen.
Kartel bakoitzean gutxi gora bera jarri geniona izan zen zenbat eurotik aurrera eman behar zen,
lehengo urtean zenbat pertsonak lortu zuten ur edangarria edatea, Unicef-eko  telefonoa eta web
orria.Udaletxean eta eskola atarian jarri genuen.



                                                                                                                      Izaro.V eta Unai.L

MINDFULNESS

MINDFULNESS


Mindfulness, orainaldian gertatzen diren barne eta kanpo esperientzietara,
norberaren arreta eramateko prozesu psikologikoa da. Mindfulness
osasunarekin oso lotuta dago, helduen edo umeen emozioak kudeatzeko
tresna ere izan daiteke.
Guk, honela egiten dugu:
Hasieran, lurrean etzaten gara. Ondoren, arnasa hartzen hasten gara.
Geroago, irakaslea hitz egiten hasten da, eta guk berak esandakoa
egiten dugu. Eta azkenik, lasai-lasai bukatzen dugu.


                                                                            


                                                                            Naroa eta Markel.


MEMORIAREN EGUNA

MEMORIA EGUNA EUSKAL HERRIAN


Azaroaren 10a, larunbata memoriaren eguna izan zen Euskal Herrian. I.J.A.n horri buruz
hitz egin genuen eta pentsatzeko modu berdinera iritsi ginen. Gehien bat ETAri buruz hitz
egin genuen, eta zuekin partekatuko dugu informazioa.
Euskadi Ta Askatasuna, ETA ezagunagoa Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa
lortu nahi zuten erakunde klandestinoa izan zen, 1958ko abenduan sortua eta 2018ko
maiatzaren 3an desegina. 1968tik 2010 arte, ETAren ekintza arruntenak lehergailu eta
arma bidezkoak izan ziren, pertsonen naiz ondasunen aurka. Gutxienez 758 gizabanako
hil zituzten. Halaber ETAk hainbat aldiz egin zituen su-etenak eta Espainiako
Gobernuarekiko negozioak. 2010az geroztik ez zituen armak erabili, eta 2011z geroztik
Espainiako eta Frantziko gobernuekin bake elkarrizketak egiteko saioak egin zituzten.
Espainiako gobernuak gauza txrrak egin dizkio Euskal Herriari baina ETAk ere
gauza ez egokiak egin dituzte, baina oraindik badago jendea beste modu batera
pentsatzen duena.


June eta Berik

GORPUTZALDIAK

GORPUTZALDIAK


Gure eskolan gorputzaldiak izeneko klase bat dago, astean behin egiten dugu.
hiruhilero gai ezberdin bat lantzen dugu eta hilabete honetan Enpatia lantzen ari gara.
10 ariketa desberdin egin ditugu, bilgunea, gorputza gidatu, mugimenduaren trena,
espazio negatiboak, gorputza esnatu, txotxongiloa, garbiketa, ukitze puntua 1 eta gure dantza.


Ispilua: binaka parez pare jartzen gara eta batek egiten duen mugimendua bestea ispilu
bat bezala berdina egiten dugu.


Bilgunea: ariketa egin ondoren denak borobil batean esertzen gara eta egin dugun ariketaz
hitz egiten dugu, gustatu zaigun …


Gorputza gidatu: besoa luzatzen dugu eta puntu bat seinalatzen dugu, ondoren, seinalatu
dugun puntura zuzen eta txokatu gabe joan behar da. Berdina egin genuen baina bolante
bat edukiko bagenuke bezala.


Mugimenduaren trena: ilara batean jartzen gara eta lehengoak egiten duen berdina egin
behar dugu.


Espazio negatiboak: bikoteka jartzen gara eta batek nahi duen forma egiten du.Besteak
, beraren forma errespetatuz beraren formaren gainean beste forma bat egiten du .


Gorputza esnatu: denak borobil batean jartzen gara eta gorputzak nahi duen mugimendua
egiten du.


Hauek dira gorputzaldietan  egiten ditugun ariketa batzuen esplikazioa. Gorputzaldiak eta
gero pixka bat lasaitzeko mindfulness egiten dugu.

                                                                                                                      Izaskun eta Kira

GORPUTZ HEZKUNTZA

G.H.


Guk aurten LH6en kirola landu dugu.Hasieran luzera jauzia egin genuen, ondoren,
altuera jauzia, gero, korrikarekin zentratu ginen. Sprinta, atzeraka korrika eta azkenik
gai horrekin bukatzeko sei minutu korrika egin genituen.


Hurrengo saioan boleibolarekin hasi ginen, bikoteak egin genituen eta baloiari
emateko hiru modu ikasi genituen,  entrenatzen eta entrenatzen ikasi genituen hiru
modu horiek, ondoren, baloiarekin paretaren kontra bikoteekin ibili ginen, gero,
boleiboleko modu guztiak landu eta gero, partiduetan hasi ginen hasieran bi biren
aurka ondoren, lau lauren kontra eta azkenik bost bosten kontra egin genuen.

Julen eta Izaro G

BOLEIBOLA




Gu gimnasian boleibola lantzen ari gara. Boleibola joko bat da, taldean jolastu behar dena.
Boleibolaren helburua da, taldearen artean, paseak egin, eta etsaiaren aldera sarearen
gainetik pasatzea. Tanto egiteko etsaiaren aldean egin behar du bote. Sareari ematen badio
baloiak, txarra izango da.


Baloiari emateko modu desberdin asko daude, Guk ikasi ditugunak dira, besaurrekoa,
errematea eta sakea. Baina gorputzeko edozein atalekin ukitu daiteke, Buruarekin
hankarekin besoekin etab.                         


                                                     

                                                                                                                             Egileak:Eneko eta Ibai

ARTATAK

ARTATAK TAILERRA ESKOLAN

Aurten artatak tailerra dago, eskulturak egiten dira.  Irakaslea Dabid da. Musika
gelan eta 6.mailan egiten da. 14:30 etatik 16:00etara izaten da.
Orain erakutsiko dizuegu nola egiten den guk egindako eskultura.
Materiala:
-  Kartoia
-  Sukaldeko papera.
-  Periodikoa.
-  Kola.
-  Potetxo bat kola botatzeko.
-  Goraizak.
-  Arkatza eta borragoma.
-  Ura.
-  Zeloa.
Prozesua:
1- Lehenengo kartoia artu eta zure izena edo beste edozer gauza idatzi.
2- Ondoren  letra bikoiztu.
3-  Gero letra bakoitza moztu.
4- 2 periodikoko txurroak egin eta zeloarekin letren gainean pegatu.
5- Letra guztiak zeloarekin juntatu.
6- Ura eta kola bota potetxora eta sukaldeko paper zatiak pegatu ( 3 kapa edo gehiago).
7- Azkenik lehortzen denean pintzelarekin pintatu zuk nahi duzun moduan.



Iker eta Aitziber