ARNAS APARATUA
2018/10/02
2018/10/01
IDAZLEAK ETA LIBURUAK
Roberto
Santiago
Roberto
Santiago Madrid-en jaio zen 1968[50 urte].Zineko zuzendaria, gidoilaria, idazle
espaniarra eta antzerkigilea da.13 urterekin domina bat irabazi zuen bere
eskolaren futboleko taldearekin[San Agustin].Beranduago nobela eta pelikula
batzuk zuzendu ditu.Oraindik domina horren eta lenoko lagunekin gogoratzen
da.Horregatik idatzi du Futboleroak.Futboleroen 14 liburu argitaratu dituzte
eta arrakasta handia eduki dute denak.Liburuak umeentzat eginda daude futbolari
buruz eta misterioz beteta.
JULEN.M
MARKEL.L
LOKARTUTAKO ARBITROEN MISTERIOA
Soto Alto
taldea azkena doa ligan eta zerbait egin behar dute taldeak aurrera
jarraitzeko. Guraso batzuek, Soto Alto taldea desagertzea nahi dute eta koro
bat sortu. Guraso horiek arbitroek lo hartzeko botika bat sortzen dute eta
arbitroen botiletan sartzen dute. Arbitroak atsedenaldian joaten dira eta
botika edan ondoren, bigarren zatira ateratzen direnean lo hartzen dute.
Ondoren beste arbitroa ateratzen da. Arbitro hori Soto Altoren kontra dago eta
edozein gauza egiten du taldea desagertzeko. Eta futboleroak misterioa argitzen
saiatzen dira.
Bukaera ez
dizuegu kontatuko!!!
June eta Eneko
IDAZLEAK ETA LIBURUAK
ROBERTO PAVANELLO
Roberto Pavanello Bat Pat-en
idazlea da, 1958an Milanen jaio zen
Italian bizi da eta orain 60 urte dauzka. Idazlea eta DBHko maisua da, bere
eleberriengatik ezaguna da.Umeen literaturara dedikatzen da, eta obretan gehien
nabarmentzen direnak Bat Pat sagu-zaharraren liburuak dira. Gainera Pavanello-k
ere helduentzako obra batzuk sortu ditu .Irakurzaletasuna bultzatzen saiatzen
da. Bat Pat-en 24 liburu dauzka.Bat Pat idatzi baino lehen Geronimo Stilton
idazten lagundu zuen.
Egileak:Izaro V eta Izaro G
Bat Pat liburuak letra handia du eta marrazki dezente ditu.
90-95 orri ditu gutxi gora bera eta marrazki bizidunak ere baditu. 24 liburu
argitaratu ditu oraingoz. Gomendagarria da eta oso dibertigarria.
Pertsonaiak: Rebecak 8 urte ditu. Armiarmak eta sugeak maite
ditu. Urduri dagoenean, hobe kasurik ez egitea.
Leo: 9 urte ditu. Inoiz ez du ahoa itxita edukitzen. Beldurti
hutsa da
Bat pat: Idazlea da. Liburu beldurgarrietan aditua da: Sorgin,
mamu, hilerri eta antzekoez hitz egiten duten horietakoa.
Egileak:Jon eta Oier.
ELISABET DAMI
Elisabet Dami idazle italiarra, umeentzako liburuak idazten
ditu. Gero eta liburu gehiago ateratzen ari da. Bere liburuak mundu guztian
ezagutzen dira eta oso famatua da. Elisabet Damik 203 liburu argitaratu ditu,
Elisabet Dami da berez idazlea baina liburuetan Jeronimo Stiltonek idazten dituela
esaten du. Elisabet Damik liburuak idazteaz aparte beste gauza batzuk ere
egiten ditu, paraxutean ibiltzen da eta hegazkinak gidatzen ibiltzen da.
Elisabet Dami Pedro Damiren alaba da eta 1958. urtean jaio zen Milanen eta
orain 60 urte dauzka
EZ ZENITUEN OPORRAK NAHI STILTON?
Geronimok lan
asko egiten zuen eta oporrak nahi zituen. Puerto Saguchora joan zen etxean zabor asko zegoelako. Hondartzan marrazo eta
labezomorroz ibili zen ta gaizki pasa
zuen .
GERONIMO
STILTON
Sagu bat da,
eta liburuetako protagonista da.
Gazta asko
gustatzen zaio. Stilton abizena Inglaterrako gazta mota baten izena da.
Egunkari
lantegi bateko zuzendaria da.
Hemen,
Sagurañen, saguen uhartean, nire liburuak oso ospetsuak dira. Baina, zer
diozue? Ez dituzuela ezagutzen? Istorio
dibertigarriak dira, behiazabal gazta bezain gozoak, gazta zaharra bezain
zaperetsuak.
Bestela esanda, bigoteak miazkatzeko moduko istorioak dira.
Unai Y. eta Mikel
J
TOTI MARTINEZ DE LEZEA
Aitziber eta Ibai
NUR ETA HAIZE ARROSA
Nur txinan zegoela, bere urtebetetzea iritsi zen. Nurri
ikaragarri gustatzen zitzaizkion opariak jasotzea, batez ere aiton-amonenak.
Aiton-amonen aurtengo oparia oso berezia izan da. Aitonak etxetxo bat egin dio
bere lorategian. Etxetxo horren ondoan lau puntu kardinalak adierazten dituen
borobil handi bat dago lurrean: Haize arrosa bat. Aurkikuntza horrek eta bere
irudimenak ipar buruan abentura bat bizitzera eramango ditu Nur eta bere
lagunak.
Alaitz eta Izaskun
IDAZLEAK ETA LIBURUAK
Udan liburu dexente irakurri dituzte 6. mailakoak, eta idazle eta liburuei buruz gehiago jakiteko asmoz, lan hau egin dute. Ea zuen gustokoa den.
JEFFREY PATRICK
Liburu hauen
egilea Jeffrey Patrick Kinney da. Fort Washinton, Mariland-en jaio zen, 1971ko
Otsailaren 19an. Bere txikitako ametsa komikietako marrazkilaria izatea zen.
Unibertsitatean hasi zenean, marrazkilaria izatea oso zaila zela ikusi zuen eta
liburuak idazten hastea erabaki zuen. 1998.urtean liburuak idazten hasi zen.
Liburu horiek idazteko bere haurtzaroan oinarritu zen eta bere lehenengo
liburua 2006ean kaleratu zen. Andre bat eta bi ume dauzka Will eta Grant dira
beraien izenak. Liburutegi bat ere badute. Orain 47 urte dauzka eta
Massachusetts-en bizi da.
Naroa eta Berik
GIZARAJO BATEN EGUNKARIA
Liburuen
protagonista Greg izeneko ume bat da eta Gregen bizitza kontatzen du. 12 liburu
ditu eta 5 aldiz irabazi du Nickelodeon
Kids’ Choice saria liburu gustukoena bezala. Liburu bakoitzak 217 orrialde ditu
gutxiagora behera . Fikziozko liburuak dira eta 8-10 urteko umeentzat
gomendatuta daude .
Greg nerabe bat
da, egunkari bat idazten du eta marrazten du bere bizitza kontatuz. Liburua
Gregek 12 urte dituenean eta institutoa hasten denean hasten da. Liburuan bere
familia eta lagunak ezagutuko dituzu.
Kira eta Martyn
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)