2017/04/06

ALBAOLAko irteera

Martxoaren 30ean(osteguna)LH 4, 5 eta 6. mailakoak, Albaolara joan ginen goiza pasatzera. Bi taldetan banatu gintuzten eta gu 5. mailakoekin batera egon ginen. Guri azalpenak Norak eman zizkigun. Oso atsegina zen!

 

Hasieran, itsasontzien maketen tailerretik pasa ginen. Gero, Euskal arrantzaleak baleak ehizatzera, nora joaten ziren  azaldu zigun. Harrituta geratu ginen noraino joaten ziren eta zein baldintzetan! 


Euskal Herritik Kanadako ipar-ekialdeko Ternua izeneko uharte batera joaten ziren eta Red Bay (Badia Gorria) kostaldean arrantzatzen zuten. 


Bertan, 1565. urtean San Juan itsasontzia hondoratu egin zen. Eta handik 400 urteetara, itsas arkeologo batzuk, 30 urteko ikerketaren ostean, San Juan itsasontzia zela ohartu ziren.



2016. urtean Donostia Europako Kultur Hiriburua izan zenerako San Juan baleontziaren erreplika eraikitzen hasi ziren Kanadako gobernuak lagunduta. 


San Juan baleontziak lau solairu zituen. Azpiko bi solairuetan:

- Kupelak, alde batetik, balearen olioa eramateko eramaten zituzten eta bestetik, sagardoa eramateko. Euskal arrantzaleak ez ziren inoiz "eskorbutoz" gaixotzen sagardoaren bitaminengatik, nahiz eta beraiek ez jakin. Horrelako bidaietan ura eta fruta, husteldu egiten zelako.

- Teilak, alde batetik baleontziaren oreka mantentzeko eramaten zituzten eta bestetik, labeetan sartzen zituzten beroa mantetzeko eta olioa egiteko. Teilak bertan uzten zituzten eta kolore gorria zutenez, "RED BAY" izena jarri zioten hango biztanleek hango badiari.

- Azkenik, harriak, Euskal Herritik Kanadara joateko baleontziak pisu gutxi zuen eta oreka mantentzeko eramaten zituzten. 


Proiektu honen helburua, garai hartan egiten zen erara, beste itsasontzi bat egitea da. Baleontziak 28 metro luze ditu, 7,5 metro zabal eta 6 metro puntal ditu. Erabilitako egurra haritza eta pagoarena da. Egitura forma bereziak dituzten hautatutako 200 haritz, masta eta bergak egiteko 20 izei eta kalamuz egindako 560 m2 oihal eta 6 kilometro soka ditu besteak beste. 

Bisita egin eta gero, hamaiketakoa jan eta itsasontzia hartu genuen San Juanera joateko. Han geundela, itsasontzia handi bat pasa zen, sirena jo zuten eta bertako marinelek kaso egin ziguten. 

Bazkaldu aurretik, paseotxo bat eman genuen bertako kale estuetatik eta bazkaltzera frontoira joan ginen. Primerako eguraldi egin zigun eta ederki pasa genuen!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina