Ikaskuntza kooperatiboko taldeetan, orri birakaria egitura erabiliz, lau emakume ospetsu hauen inguruan informazioa bildu dugu:
- Susana Davila: Halterofiliako kirolari profesionala eta 101 kilo altxatzea lortu du.
- Marie Curie: Bi Nobel sari jaso zituen lehen emakumea izan zen, erradioaktibitatearen aurkikuntzagatik
- Hypatia de Alejandria: Lehenengo emakume zientzilaria.
- Edurne Pasaban: 14 zortzi milako mendiak igo dituen lehen emakumea.
Gure lana, A3 orri batean jarri dugu. Hau da guk egin dugun lana:
Gure lana sarrerara eraman dugunean, 4 eta 5 urteko ikasleak bertan zeuden eta beraien lana aurkeztu ondoren, guk geurea aurkeztu diegu.
Bestalde, EMAKUNDEK sortutako bideoa ikusi dugu eta zuei erakutsi nahi dizuegu.
BERDINTASUNAREN
ALDEKO EGUNEROKO EKINTZA ETA JARRERA PERTSONALEN GARRANTZIA AZPIMARRATUKO DU
EMAKUNDEK MARTXOAREN 8ko KANPAINAN
Emakundek-Emakumearen
Euskal Erakundeak aurtengo martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure
gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen
garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna
nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak
dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.
Era
honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin zerikusia dituzten adibideak
aurkezten ditu, adibidez:
- Txiste
matxistarik ez partekatzea erabakitzen duen gizon bat.
- Publizitate
sexista erabiltzen dituzten produktuak gehiago ez erostea erabakitzen duen
emakume bat.
- Pertsonen
talentua lehenesten duen enpresa bat, zeinean sexua edo arraza ez diren oztopo.
- Alabari
bere burua maitatzea ezinbestekoa duela baina bikotea izatea ez dela esaten
dion ama bat.
- Bere
semearen lehen abizena amarena dela dion gizon bat.
- Ikasleei
feminismoak gizarteari egin dizkion ekarpenak azaltzen dizkion irakasle bat.
- Semeari
“Ez beti dela ez” erakustea erabaki duen gizon bat.
Honetaz aparte, gaur egungo publizitateak eta marketin-ak salmenta estrategia
bezala koloreen araberako munduaren banaketa faltsu bat nola eraiki
duen azaltzen duen bideoa duzue hau. Egunerokoan erabili ohi dugun kontsumo gai
askoren adibideak ikusiko dituzue,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina