2017/03/20

AURKEZPENAK

" Gu ere zerbait bagara eta..." gaiaren bukaeran talde kooperatibo bakoitzak herrialde bat aukeratu behar izan genuen, aurkezpen bat osatu eta gaur, gelakideei aurkeztu diegu. 

FINLANDIAKO AURKEZPENA EGITEN

ISLANDIAKO AURKEZPENA EGITEN

SUITZAKO AURKEZPENA EGITEN




FRANTZIAKO AURKEZPENA EGITEN




2017/03/15

ESKOLA TXIKITAKO KIROL TOPAKETAK


Martxoaren 10ean, Eskola Txikitako Kirol Topaketetan parte hartu genuen. Berazubiko kirol instalazioetan ibiltzeko aukera izan genuen. 3. mailatik 6. mailara joan ginen eta han, talde ezberdinetan banatu gintuzten. Hasieran, atletismoko pistan erreleboetan ibili ginen. Ondoren, hamaiketakoa jan genuen eta gero, hainbat jolasetan parte hartu genuen (baloi eseria, paratxuta, luzera jauzia, sokatira, altuera jauzia eta pisu jaurtiketa).
Eguraldi ederra egin zigun eta gainera, Lekarozeko lagun askorekin topatu ginen. Oso ondo pasa genuen goiz hartan!!!

2017/03/08

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN EGUNA

Gaur, martxoak 8, "Emakumeen Eguna" dela eta, eskolako ikasleok hainbat lan eta ekintza aurrera eraman ditugu.

Aste honetan zehar, bai goizez bai arratsaldez, "Konplize ditut eta..." Mikel Markez eta Aire Ahizpen kantarekin eskolara sartu gara. 





Ikaskuntza kooperatiboko taldeetan, orri birakaria egitura erabiliz, lau emakume ospetsu hauen inguruan informazioa bildu dugu:


  • Susana Davila: Halterofiliako kirolari profesionala eta 101 kilo altxatzea lortu du.
  • Marie Curie: Bi Nobel sari jaso zituen lehen emakumea izan zen, erradioaktibitatearen aurkikuntzagatik 
  • Hypatia de Alejandria: Lehenengo emakume zientzilaria.
  • Edurne Pasaban: 14 zortzi milako mendiak igo dituen lehen emakumea.

Gure lana, A3 orri batean jarri dugu.  Hau da guk egin dugun lana:





Gure lana sarrerara eraman dugunean, 4 eta 5 urteko ikasleak bertan zeuden eta beraien lana aurkeztu ondoren, guk geurea aurkeztu diegu.








Bestalde, EMAKUNDEK sortutako bideoa ikusi dugu eta zuei erakutsi nahi dizuegu.
BERDINTASUNAREN ALDEKO EGUNEROKO EKINTZA ETA JARRERA PERTSONALEN GARRANTZIA AZPIMARRATUKO DU EMAKUNDEK MARTXOAREN 8ko KANPAINAN
Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak aurtengo martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.   
Era honetara, kanpainak bizitzaren hainbat eremurekin zerikusia dituzten adibideak aurkezten ditu, adibidez:
- Txiste matxistarik ez partekatzea erabakitzen duen gizon bat.
- Publizitate sexista erabiltzen dituzten produktuak gehiago ez erostea erabakitzen duen emakume bat.
- Pertsonen talentua lehenesten duen enpresa bat, zeinean sexua edo arraza ez diren oztopo.
- Alabari bere burua maitatzea ezinbestekoa duela baina bikotea izatea ez dela esaten dion ama bat.
- Bere semearen lehen abizena amarena dela dion gizon bat.
- Ikasleei feminismoak gizarteari egin dizkion ekarpenak azaltzen dizkion irakasle bat.
- Semeari “Ez beti dela ez” erakustea erabaki duen gizon bat.



Honetaz aparte, gaur egungo publizitateak eta marketin-ak salmenta estrategia bezala koloreen araberako munduaren banaketa faltsu bat nola eraiki duen azaltzen duen bideoa duzue hau. Egunerokoan erabili ohi dugun kontsumo gai askoren adibideak ikusiko dituzue, 

 


Orain dela, egun batzuk, gelan gaurko egunari buruz hitz egiten ari ginela, telebistako iragarki honetaz gelakide bat gogoratu zen. Gaur, eskolan ikusi dugu eta zuekin partekatu nahi dugu.