2016/03/08

MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8an ospatzen da, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. Zenbait herrialdetan egun hau, jai eguna izaten da.
Emakumeen Eguna aurreneko aldiz, 1911n ospatu zen Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan, eta pixkanaka-pixkanaka egun hau zabaltzen  joan zen beste herrialdeetara.


Aste osoan zehar,"Konplize ditut eta" Mikel Markez eta Aire ahizpen abestia lantzen aritu gara eta eskolako sarreran ordenadore batean, behean duzuen bideoa jarri dugu. Nahi duenak ikus dezan. Bideoa, Amasa-Villabonako emakume guztiei eskainita dago. Emakumearen Nazioarteko egunaren aitzakian, Udalak Odei Esnaolari enkargatutako bideoa da.





Hezkidetzatik, horma-irudi bat egitea proposatu ziguten. Bertan, hiru emakume ospetsuen informazioa jarri dugu. Aukeratu ditugunak, hauexek dira:
  • HYPATIA
  • MARIE CURIE
  • MAIDER UNDA




Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu





Aurtengo martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna».

Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik neskei «Ez zaitez marisarjento izan» esaten zaie eta mutilei, berriz, «liderra izateko gaitasuna» dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta besteekin atsegina izateko hezten dira («Bai polita nire neska!»); mutilek, aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte («Nire txapelduna!»). Neskak babesa behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak ukatu behar dituztela («Mutilek ez dute negar egiten» edo  “Ez egin negar nesken antzera”) eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela. Hona hemen, guzti hori erakusten duen bideoa:



International Women's Day Doodle 2016: #OneDayIWill 


Aurten ere Googlek, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du “doodle” batekin. Bilatzaileak munduko emakume guztiak gogoraraztea nahi zuen, bideo-doodle batekin 13 herrialdeetan grabatutakoa, horien artean, Tokio, Brasil, Mexiko, Londres, Paris eta Mosku.
Beheko bideoan, protagonistak emakumeak eta neskak dira. Belaunaldiz-belaunaldi borrokatu zuten emakumeak, beraien eskubideak eta berdintasuna lortzeko egin zuten lan guztiagatik eta beraien desioak eta ametsak gogorarazteko.

Protagonisten artean, Jane Goodall primatologoa eta 2014ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Malala Yousafzai azaltzen dira.

2016/03/01

INAUTERIAK


Inauteri festa ospatzeko ekintza asko egin ditugu, adibidez: mozorrotu, jolastu, dantzatu eta nahiko parra egin.
Ostiralean, eskolako kideekin batera, mozorrotu ginen. Aurtengo gaia: “Txorimaloz” mozorrotzea izan zen. Arratsaldeko 14:30etan sartu ginen eskolara eta bertan, jantzi egin ginen. Ondoren, kanpora atera eta ibilbidetxo bat egin genuen. Haur hezkuntzako gazteenak, erremolke handi batean joan ziren eta gu, berriz, oinez joan ginen. Arratsaldeko 16:00retan txokolatada prestatu zuten “Beasti Guraso Elkarteak”, gero dantza ensaiatzera joan eta jende guztien aurrean dantzatu genuen.

Larunbatean, kalejirara joan ginen, hasieran jende gutxi zegoen baina ondoren, jendea animatzen hasi zen eta gehiago etorri ziren. Mutilak igeltseroz mozorrotu ziren eta neskak, txerriz. Gero, Udaletxean, bazkaria jan genuen, bakoitzak bere etxetik ekarritakoa. Arratsaldeko, 20:00ak arte, jolastu genuen eta ondoren, lunch-a egin zuten. Eta bukatzeko, bertan, diskoteka zegoen jendea animatzeko. Ederki pasa genuen!!! GARBIÑE