Gaur, ESTETOSKOPIOA edo FONENDOSKOPIOArekin bihotzaren taupadak entzun ditugu.
1. Lehendabizi, atsedenean, bakoitzak bere bihotz taupadak entzun ditu. Batzuei, besteei baino garbiago eta azkarrago entzuten zitzaien.
2. Gero, taldekideen bihotz taupadak ere entzun ditugu.
3. Jarraian, salto batzuk eman eta berriro ere, taupadak entzun ditugu, ezberdintasuna ikusteko. Bihotza azkarrago eta indar gehiagorekin entzuten zen.
4. Ondoren, estetoskopioa bizkarrean jarrita, arnasa sakon hartu eta entzuten ahalegindu gara.
5. Azkenik, estetoskopioa beste leku batzuetan jarrita zer entzuten den aztertu dugu. Adibidez, ahots-kordak, haizeak, listuaren bidea entzun dugu,...
Ederki pasa dugu eta asko ikasi dugu ere!!! Anima zaitezte zuek gauzak aztertzen!!!
Zer egin dezakegu bihotz-taupaden erritmoaren aldaketak aztertzeko?
Nola demostra daiteke nesken eta mutilen bihotz-erritmoa ea berdina den?
Gela osoko ikaskide guztien bihotz-erritmoaren ikerketa egin dugu.
1. Lehendabizi, bakoitzaren atseden-erritmoaminutu bakoitzeko hartu dugu.
Hau, inolako ariketarik egin gabe eta eserita egonda hartu dugu.
2. Gero, ariketa arin bat egin dugu, 10 salto txiki tokian bertan eta ariketa-erritmoa hartu dugu.
3. Azkenean, eta atsedena egin ondoren, ariketa gehiago egin dugu, 20 salto txiki.
DRIVEn partekatutako taula prestatu eta jasotako datuak idatzi ditugu.
Bukatzerakoan, gela osoko datuak bildu ditugu eta bataz bestekoak, kalkulatu ditugu.
Denen artean, datu guztiak aztertu ditugu. Eta alde batetik, neskenenak eta bestetik, mutilenenak kalkulatu ditugu, ikusi ahal izateko batzuen eta besteen artean, desberdintasunik dagoen.
Gure datuak kontuan hartuta, ondorio bat atera dugu, nesken bihotz erritmoa azkarragoa dela, mutilenena baino.
Gaur goizean, odol tailerra izan dugu. Bi erizain etorri zaizkigu, Oihana eta Irune izenekoak. Odolari buruzko hainbat gauza erakutsi dizkigute: odolaren historia, odolaren hainbat funtzio eta osagaiak, odol taldeak, bihotza, odola ematearen prozesua,... Txanelan ere, gai hau ikasi dugu eta interesgarria izan da genekiena sakontzeaz gain, gehiago ikastea.
Fitxa batzuk ere egin ditugu. Bertan, hainbat ariketa eta jolas zeuden. Hemen dauzkazue, odolaren zenbait bitxikeri:
Kalkula itzazu zure bihotz-taupadak: 15 segundotan, zure taupadak zenbatu. Ateratzen den emaitza x4 egin eta horrela, jakingo duzu, minutuko zenbat taupada egiten dituen zure bihotzak. Baina taupada horiek erritmo berdina ez badute minutu batean, zenbat taupada dauzkan zenbatu behar da. Ezin da 15 segundu zenbatu eta x4 egin.
Zenbat odol daukazu gorputzean? Jakin ezazu kiloko 75ml odol daukagula. Zure pisua kgtan, x75 egiten baldin baduzu. Emaitza mltan aterako da eta zati 1000 egiten baldin baduzu, jakingo duzu, zenbat litro odol dituzun.
Odol emaile bakoitzak, emanaldi bakoitzean, 450ml odol ematen du eta horrekin hiru bizitza salbatzea dago.
Odola ezin da fabrikatu.
Odol talde guztiak baliagarriak dira.
Odol ematea borondatezkoa da.
Odol ematea ez da kaltegarria.
18-65 urte artean, odol eman daiteke.
Odol bakuan odola oso zorrotz aztertzen dute.
Hartzaile unibertsala AB+ da.
Emaile unibertsala 0- da.
Euskal Herrian 0+ da odol talde ohikoena.
Odol emaileak bizimodu osasuntsua izan behar du odola emateko.
Azterketa egiteko beste modu bat ikasi dugu! "Kontzeptu mapa lau bandatan" izenekoa, gai bat bukatzerakoan, erabiltzen den egitura da. Etxean eta eskolan errepasatu eta gero, taldeko partaide bakoitzak betebehar bat hartu du, hau da, ariketaren zati bat egin behar izan du. Lana aurrera doan heinean, kontzeptu mapa bat osatzen joan gara. Gaurko lana odolaren osagaiak eta bere funtzioak idaztea izan da. Hona hemen argazkiak:
Hezkidetza lantzen ari gara eta oraingo honetan, WALT DISNEYko marrazkietan emakumeen papera aztertzen egon gara. Bideo hau ikusi dugu eta eztabaida eginez, honako ondorioak atera ditugu.
Urteen poderioz, nesken izaera aldatzen joan da, isila eta langilea izatetik, ausarta eta bihurria izatera. Protagonista bakoitzak bere nortasuna daukala eta saiatuz, nahi duguna lor dezagula. Orokorrean, neskeei gustatuko litzaieke Mulan eta Pocahontas izatea, ausartak, libreak eta buru gogorrak direlako. Mutilen kasuan, gehien errepikatzen den izena, Pocahontas izan da, ausarta eta bihurria delako.
Beraz, argi dago, garai bateko emakumeen eredua atzean utzi dugula eta gaur egun, izaera desberdinetako emakumeak daudela: "ausartak, alaiak, bihurriak, libreak, trebeak, baldarrak, langileak,..."
Hau da Leonardo da Vinci handiak marraztutako Vitrubio-ren gizona. Marrazkiaren inguruko testuan Vitrubiok gizaki "ongi egindako" batek eduki beharko lituzkeen neurriak ematen dira: esku-zabala lau hatzen zabalera da. Bekokiko ilearen jaiotzatik kokotsaren puntaraino distantzia gizaki baten altueraren hamarrena da. Kokotsaren puntatik buruaren koroaraino altueraren zortziren bat da. Bularraren goiko aldetik buruaren muturreraino gizaki baten seirena da. Bularraren goiko aldetik ilearen jaiotzaraino gizaki oso baten zazpirena da. Sorbalden zabalera handienak gizaki baten laurdena neurtzen du. Ukondotik eskuaren puntaraino gizakiaren bostena da... ARITZ
Airea gas-nahaste bat da, nitrogenoa eta oxigenoa ditu bi osagai nagusiak. Ahotik eta sudurzuloetatik hartzen dugu arnasa, eta oxigenoa daraman airea sartzen da arnasa hartzen dugunean. Aire hori faringetik, laringetik eta trakeatik barrena, biriketaraino iristen da. Sudurretik doan bidea eta ahotik doana faringean elkartzen dira (eztarrian). Dena den hobe da sudurretik arnastea, sudurretik bideratzen den airea berotu, iragazi eta hezetu egiten baita horrela, faringera iritsi aurretik. Airea berotzeko eta hezetzeko, sudur barnean mukosa pituitarioa mintz mehea dago.
Gure sudurraren barnealdea ilez eta mukiz horniturik dago eta, horrela, aireak daramatzan hautsa eta zikinkeriak sudur barruko iragazki natural horietan geratzen dira. Esan dugu airea ahotik edo sudurretik sartzen dela gure gorputzera. Bi bideak laringean elkartzen dira, eta pixka bat beherago, trakea daukagu.Arnas aparatua eta digestio aparatua komunikatuta daude, eta bi bidetan banatzen dira: elikagaiek esofago edo hestegorritik jarraitzen dute, urdailera, eta aireak, aldiz, trakea edo zintzurrestetik, biriketara. Laringean, bidea bitan banatzen da, beraz: bide batetik doa airea, eta bestetik janaria. Bi bide horiek ez nahasteko, bada kartilagozko itxitura bat, epiglotisa: janaria irensten dugunean, airearen bidea ixten du, eta arnasa hartzean, ireki egiten du. Biak (arnasa hartzea eta irenstea) batera egiten ditugunean, gerta daiteke janari zatitxoren bat trakeara joatea; horrelakoetan eztulka hasten gara. Kontrako eztarritik joan zaigula esan ohi dugu horrelakoetan.
Laringetik aurrera, aireak bere bidea egiten du, trakeatik biriketara. Trakea edo zintzurrestea eraztunez osaturiko hodi bat da, eta biriken parean bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Birikak bular-kaiolan daude, omoplatoek, saihets-hezurrek eta bularrezurrak babestuta. Pleura mintzak bitzen ditu birikak, kanpoko erasoetatik (infekzioak, gaixotasunak…) babestuz.
Gas-trukea albeolotan gertatzen da. Albeoloak odol-kapilarrez inguraturik daude. Albeolotara pasatutako karbono-dioxidoa hori kanporatu egiten dugu arnasa botatzean. ALAITZ
Orain dela bi aste ikasle berria etorri zitzaigun gelara, denok poz-pozik geunden hori jakin genuenean. Sonia izena du eta 12 urte ditu, neskatxa jatorra, azkarra, eta alaia da. Estatu Batuetatik etorri da honaino, Houston-dik. Denok oso gustura gaude berarekin. Ez daki euskaraz, eta asko ahalegintzen ari da ikasteko. ANE