2014/10/20

ATMOSFERA ETA ATMOSFERAREN GERUZAK



Lur planeta gasez osatutako geruza batek inguraturik dago eta horri atmosfera esaten zaio. Atmosferaren osagaiak hauek dira: Nitrogenoa %78, oxigenoa %21 eta %1 hidrogenoa, argona, karbono-dioxidoa eta ur-lurruna.


Atmosferaren funtzio nagusiak:
  • Bizidunok arnasten dugun oxigenoaren gordailua da.
  • Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaitu.
  • Lurrazaleko tenperatura aldaketak saihesten ditu: egunez eguzki-erradiazioa murrizten du, eta gauez, bero galera eragozten du.
  • Fenomeno meteorologiko guztien eragilea da.

ATMOSFERAREN GERUZAK

EXOSFERA: Espaziotik hurbildu ahala, tenperatura jaisten da.
TERMOSFERA edo IONOSFERA: Geruza honetako atomoak elektrizitatez kargatzen dira eta “aurora boreal” izeneko fenomenoak sortzen dira.

MESOSFERA: Izar iheskorren eragilea da: meteoritoen errekuntza.

ESTRATOSFERA: Ozono-geruza dago hemen, bizidunentzat oso garrantzitsua den geruza da.
    OZONO-GERUZA: Ozonoz osatutako geruza mehe batek xurgatzen ditu eguzki izpi ultramoreak.

TROPOSFERA: Gizakiak normaltasunez bizitzeko eta arnasteko baldintzarik egokienak geruza honetan daude.


IZARO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina