2014/10/24

SISMOGRAFOA


LURRIKARAK SISMOGRAFO DERITZEN TRESNA BEREZI BATZUEN BIDEZ ERREGISTRATZEN DIRA. OSO SENTIKORRA DEN ARKATZ ANTZEKO TRESNA BATEN BIDEZ MARRAZTEN DIRA UHINAK DANBOR BIRAKARI BATEKO PAPEREAN. LURRAK DAR-DAR EGITEN DUENEAN ARKATZAREN ARRASTOA MUGITU EGITEN DA.
ESKALARIK ERABILIENA RICHTER-ENA DA, SISMOLOGOEK MERCALLI ESKALA ERE ERABILTZEN DUTE.

RICHTER ESKALAREN ARABERA:
3,5 ARTE:  EZ DA HAUTEMATEN BAINA BAI ERREGISTRATU.
3,5-5,4: HAUTEMATEN DA BAINA KALTE TXIKIAK ERAGITEN DITU.
5,5-6,0: ERAIKINETAN KALTE ARINAK ERAGITEN DITU.
6,1-6,9: BIZTANLE UGARIKO TOKIETAN KALTE LARRIAK ERAGIN DITZAKE.
7,0-7,9: KALTE LARRIAK ERAGITEN DITU.
8TIK GORA: GERTUKO KOMUNITATEEN ERABATEKO SUNTSIPENA.

URKO


LURRIKARAK ETA SEISMOAK


Lurraren barnean askatutako energiaren ondorioz, lurrazalean dardara sortzen da eta horri lurrikara edo seismoa esaten zaio. Lurrazaleko bi plaka tektonikoen talkaren ondorioz sortzen da. Lurrikara sortzen den barneko guneari hipozentroa esaten zaio. Goiko guneari berriz epizentroa, hor sortzen da astindurik bortitzena. Lurrikara guztiak ez dute berdin irauten, batzuk ia sumatzen ez direnak dira, eta beste batzuk sumatzen diren arren, batzuetan kalterik ez dute eragiten. Sumendi asko dauden lekuetan oso maiz gertatzen dira.
ITSASIKARAK ETA TSUNAMIAK:
Lurrikarak itsaspean gertatzen direnean, itsasikarak esaten zaie. Tsunamien olatuek 30m-ko altuerakoak izan daitezke. Tsunamiek kalte handiak eragiten dituzte. NAIARA.



SUMENDIAK


images.jpg

Lur barrutik datorren magma eta gasak kanporatzen diren lurrazaleko irekiguneari SUMENDIA deitzen zaio, eta irekigune horretatik kanporatutako materialaren metaketaz sortutako mendiari ere. Lurrazaleko, magmak egindako bideari sumendiaren tximinia deritzo,eta tximiniaren ahoari, kraterra.
Magma sumendiko konotik, gora joaten da eta kanporatzean, laba deitzen zaio. Laba hoztu, solidotu egiten da eta harri bihurtzen da eta magma-harria izena du. OLAIA.

2014/10/23

JULES VERNE

Jules Verne idazle frantsesa, Nantesen jaio zen 1828. urtean eta 77 urte zituela, Amiens herrian hil zen. Besteak beste, burtsa lanetan hasi eta munduan zehar bidaiatzen hasi zen. Bidaia hauetan ezagututako lekuetaz baliatuz abentura kontakizunak idazten hasi zen. Hauen arteanezagunenak:

  • Munduari bira 80 egunetan
  • 20.000 legoako bidaia ur azpitik
  • Lurraren bihotzeraino
  • Grant kapitainaren semeak
  • Miguel Strogoff ...


Denak frantsesez idatzita daude. Agatha Christie-ren ondoren, idazle itzuliena da. Zientzia eta asmakizunak asko gustatzen zitzaizkion eta koheteak, helikopteroak, itsaspekoak, misilak, … Bere istorio- etan azaldu ziren gizartean baino lehen. Osasun txarra izan zuen bere bizitza osoan. Diabetikoa zen eta honen ondorioz entzumena eta ikusmena galdu zituen. Bere iloba batek gainera tiro bat egin eta herren utzi zuen. 29 urterekin ezkutuan ezkondu zen, bi alaba zituen emakume alargun batekin. Bere emaztearekin ez zen zoriontsu izan, eta, lau urtetara, Michel bere semeaz haurdun zegoenean, bere emaztea utzi egin zuen. Hetzel argitaratzaileak asko lagundu zion bere bizitzan eta hau hil zenean bere idazteko modua eta istorioak asko aldatu ziren. IRUNE

2014/10/20

ERAGILE GEOLOGIKO EDO GEOMORFIKOAK


HARRIAK



Harkaitzaren materia solido eta gogorrari harria esaten zaio, lurraren gainazalean eta ur azpian harriak daude. Harriak mineral izeneko materialez osaturik daude. Batzuk mineral bakarrez osaturik daude, adibidez, kareharria. Gehienak mineral bat baino gehiagoz osaturik daude, adibidez, granitoa. YULEN.

LURRAREN GERUZAK



Beroak eta presioak lurraren barne egitura baldintzatzen dute.
Lurrak 4 geruza ditu:  lurrazala,  mantua, kanpo - nukleoa eta barne - nukleoa.
  • Lurrazala: lurraren  kanpo aldeko geruza da, gehienbat harriz osatua dago.
  • Mantua:   lurrazalaren azpiko geruza da bero handia dago han, eta horren ondorioz magma sortzen da, eta baita lurrikarak eta sumendiak ere.
  • Barne-nukleoa : lurraren barne barneko geruza da. Bertan 7.500 gradutik gorako tenperatura egon daiteke, baina  presioarengatik metal solidoz eratuta dago.
  • Kanpo-nukleoa: nagusiki  burni likidoz osaturik dago, eta 2900 km ko sakoneran hasten da.
Lurrazalaren eta mantuaren goiko alde solidoari litosfera deritzaio, eta azpian urtzen hasten diren arrokek sortzen duten geruzari astenosfera deritzo. HAIMAR

ATMOSFERA ETA ATMOSFERAREN GERUZAK



Lur planeta gasez osatutako geruza batek inguraturik dago eta horri atmosfera esaten zaio. Atmosferaren osagaiak hauek dira: Nitrogenoa %78, oxigenoa %21 eta %1 hidrogenoa, argona, karbono-dioxidoa eta ur-lurruna.


Atmosferaren funtzio nagusiak:
  • Bizidunok arnasten dugun oxigenoaren gordailua da.
  • Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaitu.
  • Lurrazaleko tenperatura aldaketak saihesten ditu: egunez eguzki-erradiazioa murrizten du, eta gauez, bero galera eragozten du.
  • Fenomeno meteorologiko guztien eragilea da.

ATMOSFERAREN GERUZAK

EXOSFERA: Espaziotik hurbildu ahala, tenperatura jaisten da.
TERMOSFERA edo IONOSFERA: Geruza honetako atomoak elektrizitatez kargatzen dira eta “aurora boreal” izeneko fenomenoak sortzen dira.

MESOSFERA: Izar iheskorren eragilea da: meteoritoen errekuntza.

ESTRATOSFERA: Ozono-geruza dago hemen, bizidunentzat oso garrantzitsua den geruza da.
    OZONO-GERUZA: Ozonoz osatutako geruza mehe batek xurgatzen ditu eguzki izpi ultramoreak.

TROPOSFERA: Gizakiak normaltasunez bizitzeko eta arnasteko baldintzarik egokienak geruza honetan daude.


IZARO

LURRA ESPAZIOTIK

Lur planetari espaziotik begiratzen badiogu hiru zati edo geruza nagusi ikusiko ditugu.

·Atmosfera: Lurra inguratzen duen gas geruza da.
·Litosfera: Lurraren zati solidoa, gehienbat harriz osatua dago.
·Hidrosfera: Lur planetako ur-masak estalitako litosferaren zatia da.

                                                      
Arkaitz Garziarena                                         

TAPOI BILKETA


Beste urteetan bezala, aurten ere tapoiak pisatu egiten ditugu. Aurten oraingoz bi aldiz pisatu ditugu, 14,35kg tapoi lortu ditugu. Eibarreko neskatila batentzako jasotzen dira tapoiak, gaixotasun ez arrunt batentzako. Tapoi horiek toki batzuetara eraman eta horien truke diru pixka bat lortzen dute, eta diru hori gaixotasuna ikertzeko erabiltzen dute.

SAIA ZAITEZTE TAPOI ASKO EKARTZEN!!!

images.jpg
         
                                                                                             EIDER