Gizakiek antzinatik ikasi zuten tresnak ibiltzen, beraien indarrak
handitzeko. Horrela sortu ziren lehenengo lanabesak, eta tresna
horiek aurkitu dira orain: aiztoaren modura zorroztutako harriak,
lurra harrotzeko aitzurrak... Tresna horiek eraldatuta oraindik ere
erabil daitezke. Aintzinako tresna eta lanabes horiek oinarri
sinpleak dituzte, eta gaur egun makina horiei makina sinplea
deitzen zaie. Makina sinpleek gizakien parte-hartze zuzena behar dute
funtzionatzeko: gauzak mugitzeko, igotzeko, jeisteko... Makina horiek
lana errazten dute. Hauek dira makina sinple ezagunenak: palanka,
txirrika, gurpila, arranpa, tornua eta
ziria. IRATI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina