2014/03/27

BURDIN MEAREN EKOIZPENA BILBO INGURUAN (milaka Tona)

Taula honetako datuak interpretatzeko lerro-diagramak egin ditugu. Informazio asko eskaintzen digu eta gure ustez, modu hau da ulertzeko errezena. 

URTEA
EKOIZPENA
KANPORA ESPORTATUA
BARNE-KONTSUMOA
1876
432
350
50
1877
1050
750
50
1880
2684
2345
99
1882
3855
3693
106
1887
4400
4164
527
1894
4566
3790
606
1899
6496
5412
586
1905
4939
3960
653
1910
3564
3025
580
1915
2675
2111
634
1920
2568
2015
597







2014/03/21

1850. URTEAN EUROPAN IZANDAKO BURDIN EKOIZPENA

Honako taula honetan ageri zaigu 1850. urtean Europan izandako burdin ekoizpena. Datu hauekin barra-diagramak egin ditugu informazioa era argiagoan ikus ahal izateko.


EUROPAKO ESTATUAK
MILAKA TONA
Austria-Hungariako Inperioa
180
Belgika
225
Britania Handia
3.400
Errusiar Inperioa
320
Frantzia
670
Prusia eta beste estatu alemanak
635
Suedia (Norvegiarekin)
100
 














2014/03/20

ARTÍCULO DETERMINADO E INDETERMINADO



Los artículos son palabras que acompañan al nombre y sirven para presentarlo, pueden ser:
 · Determinados: el, la, lo, los, las.
· Indeterminados: un, una, unos, unas. OIER.I
                                                   


ZIRIA

Gai solidoan sartuz irekidura bat egiteko gai den material gogor bat da ziria. Ziriak dira harriak edo zurak pitzatzeko erabiltzen diren lanabesak. Baita ere ate azpian jartzen dira atea zabalik edukitzeko. IRATI

ADJETIVO

El adjetivo explica una cualidad del nombre y concuerda con el en género y número. Por ejemplo: niño bueno, libros grandes, ventana bonita...AIMAR

TORNUA


Ardatz baten inguruan biratzen duen zilindroz osatutako makina da Tornua. Muturretako eskutokiei bira emanez soka biltzen da zilindroan. Pisuak behetik gora altxatzeko erabiltzen da. Adibidez ura ateratzeko putzuetatik. OIER.I

MAKINA SINPLEAK

Gizakiek antzinatik ikasi zuten tresnak ibiltzen, beraien indarrak handitzeko. Horrela sortu ziren lehenengo lanabesak, eta tresna horiek aurkitu dira orain: aiztoaren modura zorroztutako harriak, lurra harrotzeko aitzurrak... Tresna horiek eraldatuta oraindik ere erabil daitezke. Aintzinako tresna eta lanabes horiek oinarri sinpleak dituzte, eta gaur egun makina horiei makina sinplea deitzen zaie. Makina sinpleek gizakien parte-hartze zuzena behar dute funtzionatzeko: gauzak mugitzeko, igotzeko, jeisteko... Makina horiek lana errazten dute. Hauek dira makina sinple ezagunenak: palanka, txirrika, gurpila, arranpa, tornua eta ziria. IRATI

PRONOMBRE PERSONAL

Son palabras que sustituyen a una persona, un objeto o una situación que hemos nombrado antes.
Los pronombres personales tienen formas distintas según la función que tienen en la frase y cambian también según se refieran a la 1.ª, 2.ª o 3.ª persona o sustituyan a nombres en singular o plural.EGOITZ

PLANO INKLINATUA EDO ARRANPA

Maila ezberdinetan aurkitzen diren bi punturen artean kokatutako planoari deitzen zaio plano inklinatua edo arranpa. Gorputz astunak altxatzeko edo mantso jaisteko erabiltzen da. Plano inklinatuan oinarriturik daude igotzeko eskailerak eta bideetako maldak; arranpan behera jaisten gara txirristan, edota burdinan egindako arranpa bidez sartzen dugu zuloan torlojua.EGOITZ

TXIRRIKA EDO POLEA

Buelta osoan kanala duen gurpila da txirrika. Gurpilaren kanal horretatik pasatzen den soka batetik tiratuz, mugitu egiten da. Pisuak modu erosoan altxatzen laguntzen du txirrikak. SAIOA

GURPILA

Gurpilak zamak garraiatzeko balio du eta garai batean arrabol itxura zeukan. Lehen gurpila Asia txikian agertu zen, Egiptoarrak eta Erromatarrak bi zaldiz tiratutako gurpildun karro batean ibiltzen ziren. Ondoren haize errotak, ur errotak, poleak, goruak... sortu ziren, 1790. urtean bizikletaren arbasoa asmatu zuten “zeleriferoa”. Diligentziak gizakiei bidaiak denbora laburragoan egiteko aukera eman zien, barkuek atzekaldean paletadun gurpilak zituzten 1816. urtean. Hasieran autoak hiru gurpilekin ziren eta gaur egun, berriz, lau gurpilekin ezagutzen ditugu.

2014/03/17

Eskola txikien arteko kirol topaketak Usabal kiroldegian

Martxoaren 14ean, Usabalera joan ginen Eskola Txikietako Kirol Topaketetara 3. mailatik 6. mailara. Urtero joaten gara eta aurten, guretzat (6. mailakoentzat), azkenengo kirol topaketak izan dira. Oso ondo pasa genuen eta lagun asko egin genituen. Hemen behean daukazue 28 Kanalekoek grabatutako bideoa.

2014/03/13

8. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

7. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

6. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

5. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

4. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

3. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

2. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

1. GIZA GORPUTZAREN GURUTZEGRAMA

2014/03/12

ZUHAITZAK LANDATZERA

Martxoak 11 (asteartea), 4, 5 eta 6. mailakoak Gorosmendira joan ginen zuhaitzak landatzera. 30 ume joan ginen eta hamar taldetan banatu ginen, hirukote bakoitzak hiru pago landatu zituen.

Zuhaitzak landatu ondoren hamaiketakoa jan genuen Udaletxekoei esker, sagarra eta “principeak”. Gure lana bukatu eta gero, eskolara etorri ginen. Oso ondo pasa genuen! OIER G.

2014/03/07

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA



Konplize ditut eta...
Hitzak: Uxue Alberdi Estibaritz
Musika: Mikel Markez eta Aire ahizpak




I
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.


II
Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.


III
Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

IV
Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.


V
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.


VI
Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.