2013/10/31

TXOKO TXURIA

Aurten txanelako lehen gaiaren izenburua “Bilakatu zen bizigai” da. Lur planetari buruz da: lurrikarak eta tsunamiak nola sortzen diren, Lur planeta nola sortu zen, atmosferaren geruzak zein diren, sismografoak zertarako balio duen, glaziarrak nolakoak diren, nola sortzen diren...
Txoko txurian gauza asko jarri ditugu: atlasa, dinosauroak, mineralak, argazkiak, munduko bola... Oso gai interesgarria da. GARIKOITZ.



2013/10/21

GU ERE ZERBAIT BAGARA ETA

Dagoeneko hasi gara inguruneko 2. gaiarekin eta Europari buruzkoa da, oso interesgarria ematen du. Ikasiko ditugun gauzak Europari buruz izango dira: Europako mapa politikoa eta fisikoa, ibaiak, aintzirak, klima, paisaia, Europar Batasuna, euroa, biztanleria hazkundea, berezko hazkundea, hazkunde migratorioa, hazkunde erreala eta Europako museoak. Hau guztia blogean jartzen joango gara poliki-poliki. AIMAR

2013/10/14

PLISTI-PLAUST



Plisti-plasta, plisti-plust
Mela-mela eta blai-blai.
Plisti-plasta, plisti-plaust
Mela-mela eta blai-blai.
Zaparrada, zipristin harri koskor ta buztin.
Plisti.plasta, plisti-plaust
Mela-mela eta blai-blai.

Bota berri ta guzti irten dut etxetik,
Gauez egin du eta euria gogotik.
Putzutan ez sartzeko nire amak esan dit.
Berak esnadakoa egin behar beti.

Plisti-plasta, plisti-plaust...

Zein ederk nebilen zipriztin zaratan.
Pùtzutan sartu arren, ez zait sartzen botan.
Gero probatuko dut sakonegoetan.
Handiek ez dakite bizipoza zer dan.

Plisti-plasta, plisti-plaust...

Putzuaren neurria ez da eres jakiten,
Banan banan guztiak nik ditut probatzen.
Halako baten hanka hasi zait freskatzen,
Zuloa zegoenik ez zuen ematen.

Plisti-plasta, plisti-plaust...


Imanol Urbieta

HNPko aste honetako abestia hauxe da.

TXORIA TXORI


Abesti hau aste honetakoa da. Txoria txori. Mikel Laboarena da.(Urriaren 14 -etik urriaren 21-era).

Hegoak ebaki banizkio
 nerea izango zen
 ez zuen aldegingo. (Bis)

Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango. (Bis)
Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen
ez zuen aldegingo.
    
Bainan honela
ez zen gehiago txoria izango. (Bis)
Eta nik txoria nuen maite,
Eta nik txoria nuen maite.

Larala, larala, lara, lala,
larala, larala, lara, lala...


2013/10/12

ERAGILE GEOLOGIKO EDO GEOMORFIKOAK




Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoari ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera:



Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak.
Kanpo eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. SAIOA


2013/10/08

HAITZULOAK


Haitzuloak hainbat eratara sortzen dira, baina oro har lurpeko urek dute prozesu mantso horretan zerrikusi nabariena. Urak harriak iragazten ditu zulo txikiak eginez eta zulo txiki hoiek urte asko pasa ondoren haitzulo handi bihur daitezke.                                       
ESTALAKTITAK: Ur tantak sabaitik erori eta disolbatu egiten dira, horrela  sabaitik behera kono itxurako estalaktita sortzen da.
ESTALAGMITAK: Ur tantak lurrera erori eta karbonatoa punta gorantz duten kono antzera pilatzen dira.
HABEAK: Zenbaitetan estalaktitak eta estalagmitak elkartzean, sortzen diren zutabeak dira. AIMAR



2013/10/04

IBAIAK


Ibaiak higadura-eragile inportanteak dira. Ibaiak materialak garraiatu eta higatu egiten ditu, horrela erliebea aldarazten du, mendikateak lautzen dituzte eta ibai lautadak sortzen dituzte. Ibaiak egiten duen bideari ibilgua esaten zaio, eta hiru zatitan banatzen da.
Goi-ibilgua: Zatirik aldapatsuena da, ura oso azkar jeisten da. Harriak arraskatuz higadura egiten du. Higaduraren ondorioz, V formako haranak sortzen dira.
Erdiko-ibilgua: Aldapa txikiagoa duenez ura mantsoago jeisten da. Horren ondorioz higadura txikia da, ibaiak material txikiak garraiatzen ditu. Ibilgu honetan haranak irekiak dira, eta ibaia zabalagoa da.
Behe-ibilgua: Zati hau bokaletik gertuen dago. Zatirik zabalena eta malda txikiena duena da, horregatik goi-ibilgutik etorritako materia ez da mugitzen, hondoan edo ertzean metatuta gelditzen dira. Ibaiaren behe-ibilgua sedimentazioa izaten da. IRATI