2013/05/13

MUNDUKO OSASUNA

Osasuna osasuna
munduko ondasuna
Ondo ondo elikatuz
zaindu behar duzuna
Osasuna osasuna



Goizean jaiki alai alai
eta patsadan gosaldu
Litxarreria utzi eta
eguerdian bazkaldu
Arratsaldean jolastu
jolastu eta askaldu
ilunarekin batera
kontu kontari afaldu

Osasuna osasuna...



ABCDE bitaminak
beharrezkoak direnak
Marrubi ogi barazki
janari goxoak direnak
Arrain laranja tomate
aukeratu goxoenak
Gehiago ere badira
esan zuk horien izenak. AIMAR.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina