2013/05/30

6. mailakoen 2. irratsaioa

2. saioa prestatu dugu. Gustora aritu gara lanean eta hemen daukazue emaitza.

NUR ETA MAGIA KANPAMENTUA liburuaren booktrailerra

ZUNI liburuaren booktrailerra

Booktrailer del libro Tomás y las palabras mágicas

MARIZIKINA NAIZ. ETA ZER? liburuaren booktrailerra

Booktrailer del libro Horrorland "Las calles del parque del pánico"

Booktrailer del libro EL MEDIANO

2013/05/16

AUZOLANA

Auzokideen nahiz herritarren arteko elkarlanari deitzen diogu auzolana .Auzokideren bat gaixotuz gero etxe hartako egin beharretan laguntza eskaintzeko , auzolana antolatzeko ohitura zuten Euskal Herrian, bideak eta errekak garbitzeko ere auzolana antolatzen zuten. JON ANDER.

MATERIA


Gure inguruan dagoen guztia (mendiak, ura, harriak, elikagaiak, animaliak, perretxikoak, landareak, gizakiak, etxeak eta airea, gure planeta, eguzkia, izarrak...) materiaz osatua dago. Materiak leku bat okupatzen  du, eta materia bat dagoen tokian, eta une berean, ezin daiteke egon beste bat. Gainera, edozein materiak masa du. Masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer da Materia. ENERITZ

ZIRIA



Gai solidoan sartuz irekidura bat egiteko gai den material gogorrezko
pieza mutur zorrotza. Ziriak metalezkoak,egurrezkoak eta harrizkoak
izan daitezke. Iñigo
 

MATERIAREN EGOERAK

Gure inguru hurbilean ditugun egoerak: Solidoa, likidoa, eta gasa dira. Hiru aspektuek materiaren egoerak dira.

Egoera solidoa:  Gorputzek masa izaten dute. Eta forma egonkorra.

Egoera likidoan: Gorputzek masa izaten dute. Eta forma aldakorra.

Gas egoeran: Gorputzek masa dute. Eta forma aldakorra.

Egoera likidoan partikulek elkarrengandik baino urrutiago daude. Eta azkarrago ibiltzen dira.
Unibertsoan ere badago materia, ezagunena plasma da. Plasma 200.000ºC tik gorago dago. MAÑEL.

Gas egoeran
Egoera likidoan

Egoera solidoan


Materiaren propietate orokorrak

Materiak baditu berezko hainbat propietate orokor. Esate baterako , edozein gorputz berotzen dugunean , dilatatu egiten da, hau da luzatu egiten da. Propietate horri dilatazioa deitzen zaio. Gorputzek leku bat okupatzen dute eta une eta toki berean ezin da beste bat egon, ez bada gorputz horietako baten zulo bat eginez beraren barruan sartzen.
Materiaren propietate horri sartezintasuna deitzen zaio.
Materiaren propietate orokorren artean masa eta bolumena dira garrantzizkoenak.
Masak adierazten digu gorputzak duen materia kantitatea.
Bolumena adierazten digu gorputzek zenbat leku okupatzen duen espazioan. NAROA.Z

EGOERA ALDAKETAK

Solidotik likidora pasatzeari urtzea deitzen diogu, eta likidotik solidora aldatzeari solidotzea; likidotik gasera pasatzeari lurruntzea, eta gasetik likidora aldatzeari kondentsatzea; solidotik gasera edo gasetik solidora aldatzeari sublimazioa deitzen diogu. Fenomeno horiek (urtu, solidotu, lurrundu, kondentsatu) arruntak eta ezagunak baitira.UXUE

ARGIAREN PROPIETATEA: ERREFRAKZIOA


Argia ingurune batetik bestera igarotzen denean eta abiadura aldatzen zaionean, norabidea ere aldatu egiten zaio abiadura-aldaketaren ondorioz gertatzen den argi-izpien desbideratzeari errefrakzioa deritzo. Argiaren propietate hau dela-eta, uretan dauden objektuak lekuz aldatuta edo deformatua dirudi. OIER I.

2013/05/13

EUSKARAZKO PRENTSA IDATZIA

Euskara hutsez idatzitako lehen egunkaria Uscal Herrico Gaseta izan zen. Ipar Euskal herrian argitaratu zen 1848tik aurrera, Agosti Xahoren zuzendaritzapean. Ondoren, Gerra Zibilaren garaian, Eguna kazeta kaleratu zen 1937ko urtarrila eta ekainaren artean. Bitarte horretan euskarazko hainbat aldizkarik ere ikusi zuten argia: Euskalzale (1897), Ibaizabal (1902), Euskaldun Ona, (1902), Argia (1921).

Gerra Zibilaren garaituk, euskara hutsez egindako lehen egunkaria Euskaldunon Egunkaria izan zen. 1990etik 2003ra bitartean argitaratu zen eta urte horretan Berria egunkariak hartu zuen bere lekua. Horrez gain, era askotako gaiei buruzko hainbat euskarazko aldizkari daude XXI. Mende onen hasieran.UXUE.

INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL HERRIAN

Euskal Herrian, industrializazioa Bilbon hasi bazen ere, zabaltzen joan zen. Handik Hego Euskal Herrira zabaldu zen, Bizkaia eta Gipuzkoara, eta ondoren, Araba eta Nafarroako hiriburuen inguruetara. Baionan daude Euskal Herriko industriagune handienak eta garrantzitsuenak. Bizkako industrializazioaren ondoren, industria, nahiko azkar garatu zen Gipuzkoan, horregatik papergintza izan zen lehenengoetakoa. Ur asko behar zutenez, industriak ibaien ertzeetan kokatu ziren. Industria mekanikoak eta armagintzak, garrantzitsuak izan ziren Gipuzkoan, eta zementuaren industria ere Zumaia, Lemoa eta Olatzagutia herrietan. Iruñea eta Gasteiz ingurukoak dira industriagune berrienak eta baita biak elkartzen dituen bide ertzeko Sakanakoak ere.
OIHANE


 


INDUSTRIA IRAULTZA

Ardatz kronologikoan azkeneko 21.000 urte irudikatzen dira:Historia, 5.500 urte ( K.a. 3500 ingurukoak baitira lehengo idatziak) eta Historiaurrea ( gainerako guztia ).
Historiaurrea bi zatitan banatuta dago: Neolitoa ( Asiako zenbait lekutan K.a. aurretik 7.000 inguruan hasi zen ) eta Paleolitoa ( aintzinagoa).
Historian ,berriz aro hauek bereiziko ditugu : Aintzinaroa , Erdi Aroa, Aro modernoa eta Aro Garaikidea.
Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa narbarmen izan direla esan ohi da, bi iraultza haundi:
Neolito garaikoa eta XVIII eta XIX mendeko Industria Irautza. NAROA.Z


PLANO INKLINATUA EDO ARRANPA

Gauza pisitsuak altsatzeko edo jeisteko erabiltzen da. Plano inklinatua eskailerak igotzeko eta bideetako maldak igotzeko edo jeisteko erabiltzen da. NAROA O.


UKIMENA

Gure organismoaren organorik zabalena da larruazala. Bost funtzio nagusi betetzen ditu:
1-Gorputzeko beste organoak eutsi eta gorputza kanpoko erasoetatik babestu.
2-Gorputzeko tenperatura kalkulatu, izerdi-guruinekin eta odol-basoekin.
3-Hainbat zentsazio nabaritu.Larruazalaren bidez sumatzen baititugu.
4-Larruazalak zikinkeriak botatzen ditu izerdiaren bidez.
5-Poroen bidez arnasa hartzen du gorputzak, neurri txiki batean bakarrik izanik ere. Eta ez du lodiera berdina azalenean: betazalean fina eta oinazpietan lodia berriz.
Larruazala bi geruzak osatuta dago: dermisa eta epidermisa. EGOITZ.

IRAITZ-APARATUA HONDAKINAK KANPORATZEKO

Nutrienteak erreketaren ondorioz sortzen diren eta odolak garraiatzen dituen hondakinak kanporatzeko iraitz-aparatua dugu. Iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak honako hauek dira: giltzurrunak eta maskuria. Izerdiaren bidez kanporatzen ditugu hainbat substantzia. SAIOA.

ARGIAREN PROPIETATEAK: ISLAPENA

.
Argi-izpiak gorputz opako batera iristen direnean, bueltatu egiten ditu argi-izpiak. Ez dute jokaera berdina paper batek eta ispilu edo leundutako metalezko objektu batek. Fenomeno horri islapena deritzo. Gainalde gogor, lau eta leuneko objektuetan, ispilu batean adibidez, islatutako izpiak erabat paralelo irteten dira. Gainaldea laua, gogorra eta leuna ez denean, berriz, izpiak hainbat norabideetan islatzen ditu. OIER G.


 

SUDURRA: MINTZ PITUITARIOAK ETA SUDUR NERBIOAK


Gorputz usainduek lurrina zabaltzen dute airean. Lurrin horiek sudurzuloetara sartzen dira. Sudur barneko hobi horietan mintz pituitarioa dago. Lurinak dituen aire hori mintz pituitarioara iristen denean , usaina jasotzen du. Usainaren informazioa usain nerbioen bidez garunera joaten da. IOSU.

ENTZUMENA

Hotsa belarriko zulotik tinpanora joaten da. Tinpanoa mintz bat da. Hotsa ailegatutakoan tinpanoa bibrarazten du. Bibrazioak mailua, ingudea eta estriboa mugitzen ditu. Gero koklera joaten da. Kokleak entzumen nerbioak lotuta ditu eta nerbioetatik garunera bidaltzen dituzte uhinak garunak interpreta ditzan. GARIKOITZ.

MUNDUKO OSASUNA

Osasuna osasuna
munduko ondasuna
Ondo ondo elikatuz
zaindu behar duzuna
Osasuna osasuna



Goizean jaiki alai alai
eta patsadan gosaldu
Litxarreria utzi eta
eguerdian bazkaldu
Arratsaldean jolastu
jolastu eta askaldu
ilunarekin batera
kontu kontari afaldu

Osasuna osasuna...



ABCDE bitaminak
beharrezkoak direnak
Marrubi ogi barazki
janari goxoak direnak
Arrain laranja tomate
aukeratu goxoenak
Gehiago ere badira
esan zuk horien izenak. AIMAR.

ZAPOREA ETA DASTAMENA

Aho-fasean, mihiak egiten dituen lan mekaniko eta kimikoen aparte, zaporeak ere bereizten ditu. Zaporeak mihiaz aparte, usainduz ere egin dezakegu. Ahoa eta sudurra barrutik komunikatuta daude. IRATI.

HESTE-FASEA

Gibelak sortutako behazuna, behazun-maskurian pilatu ondoren, heste meharrera isurtzen da eta han janari ahiarekin nahasten da. Heste meharrera iristen den bigarren urina areak isurtzen duen are-urina da. Bi urin horiei laguntzeko, beste urin bat isurtzen dute hesteen paretek: heste urina. Digestioaren ondoren, hondakinak sortzen dira. Odolak ez ditu hondakin horiek xurgatzen eta, hala, beren bideari jarraitzen diote, heste lodiraino. EGOITZ.