EGILEA/IDAZLEA: Irina Korschunow
MARRAZKILARIA: Reinhard Michl
ITZULTZAILEA: Jon Suárez Barrutia
ARGITALETXEA: SM
BILDUMA: BAPOREA
LABURPENA: Basoan bazen iletsuen mundu zoragarri bat. Bertan Bruno eta Kaxkamotx bizi ziren. Egun batean, Brunok eta bere gurasoek, alde egin zuten eta Kaxkamotx oso triste geratu zen, Bruno bere lagunik hoberena zelako.
Handik egun batzuetara, Kaxkamotx baloiarekin jolasten zebilela ate berde bat aurkitu zuen. Sartu eta silfide bat ikusi zuen negarrez, Nauk izeneko biztanle berde batek hego bat kendu ziolako. Bera ez zen ausartzen Naukengana joatea, horregatik Kaxkamotxek laguntzea pentsatu zuen. Naukengana joan zenean, hau poztu egin zen, beti bakarrik egoten zelako eta inor ez zelako berarengana hurbiltzen. Lagunak egin ziren, baita silfidea ere.
Agurtzerakoan silfideak eta Naukek Kaxkamotxi esan zioten ate berdea inork ez zuela ezagutzen eta inori ez kontatzeko. Kaxkamotx basora itzuli zenean, lehen Bruno bizi zen etxean Kili izeneko iletsu bat azaldu zen eta lagunak egin ziren. Egun batean, konturatu gabe, Kaxkamotxek ate berdearena kontatu zion eta gutxira ate berdea desagertu egin zen. OIHANE.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina