Jules Verne idazle ospetsu bat zen. Bere nobela askotan, bidaia da gai nagusia: lehorrez, airez ala itsasoz, ur gainetatik nahiz itsaspetik, askotariko ibilgailuetan egindako bidaia baten harira, protagonistak hainbat abenturetan murgiltzen dira.
Jules Vernaren nobela ezagunenak hauek dira:
- Lurraren bihotzeraino.
- 20.000 legoako bidaia ur azpitik.
- Munduaren azken muturreko faroa.
- Munduari itzulia 80 egunetan.
``MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN´´nobela, gelan irakurri dugu eta baita pelikula ikusi ere. Liburu honen gai nagusia bidaia da eta Jules Verneren ezagunetarikoa da. Oso liburu polita iruditu zaigu eta irakurtzeko gomendagarria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina