2017/11/24

Arkumearen bihotza, birikak, maskuria, gibela...aztertzen.

Kaixo, guztioi. Gaur, Iratik, etxean hildako arkume baten hainbat organo ekarri ditu eskolara. Guk, Inguruneako gaian gorputzeko aparatuak lantzen aritu garenez, organo hauek benetan nolakoak diren ikusteko aukera izan dugu, eta ausartenak goraizak, bisturiak...eskuetan, organo hauek manipulatu dituzte barruko arteriak, benak...ikusteko. Gaurko klasea desberdina izan da... Hona irudiak.


 

  GIBELA                                BAREA                             BIHOTZA ETA BIRIKAK




TRAKEA eta birikak                         GIBELA                   TRAKEA eta ahots kordak



                                                 GIBELA  manipulatzen.            TRAKEA irekita.



BIRIKAK manipulatzen.

Eskerrik asko Iratiri, eta etxekoei aukera hau emateagatik.

Milesker!!!!!!

2017/11/14

ESKOLAREN 25.URTEURRENAKO OLERKIAK

Eskolan parranda                                          Etxera iritsi eta
a ze festa,                                                     a ze nekea,                                        
zorionak benetan                                          hartuko nuke gustora
Muñagorri eskola.                                         masaje ederra.
Muñagorri eskola                                          Masaje ederra        
a ze festa,                                                     a ze nekea,
zorionak benetan                                          hartuko nuke gustora
Muñagorri eskola.                                         masaje ederra.

Goizean mikrofonoan                                    Hitz egin aurretik
a ze festa,                                                    Laidarekin farrez,
guztiak begira                                               Uxue zinta mozten  
hau bai pagotxa.                                            Irati begira.
Hau bai pagotxa                                             Irati begira
a ze lotxa,                                                     Laidarekin farrez,
guztiak begira                                               Uxue zinta mozten
hau bai pagotxa.                                            Irati begira.

Arratsaldean berriz                                        Bazkariko janaria
bazkaldu ondoren,                                         ai ze txarra,
txokolatea eta gozokiak                                 ez nuen ezer jan
gero saltoka.                                                 petisuisa bakarra.
Gero saltoka                                                 Petisuisa bakarra
bazkaldu ondoren,                                        ez nuen ezer jan,
txokolatea eta gozokiak                                ai ze txarra
gero saltoka.                                                bazkariko janaria.

Eskaileretan gora
a ze beldurra,
gora iritsitakoan
hasi naiz garrasika.
Hasi naiz garrasika
a ze beldurra,
gora iritsitakoan
hasi naiz garrasika.

Atzoko festan,                       Ekintza mordoa,                    Orientazio tailerran,
lagun askorekin,                   jendea ugari,                          jolasten hasi ginen,
25 urte                                  ederki pasa genuen,                ezin bukatu,
J.A.Munagorri.                      dantzan ilundu arte.                 bideoa ikusi nahian.
J.A.Munagorri,                      Dantzan ilundu arte,               Bideoa ikusi nahian,
lagun askorekin,                   jendea ugari,                          jolasten hasi ginen,
25 urte,                                 ederki pasa genuen,                ezin bukatu,
J.A.Munagorri.                      dantza ilundu arte.                 bideoa ikusi nahian.

Bazkaria ere,                       Eskaileretan gora,                  Erromeria zegoen,                          
bertan izan zen,                    banaka banaka,                     iluntze partean,
hotz ederra zegoen,              sokari ondo heldu,                 dantzan aritu ginen
frontoi barruan.                   banoa beraka.                        giro ederrean.
Frontoi barruan,                  Banoa beraka,                        Giro ederrean,
bertan izan zen,                  banaka banaka,                      iluntze partean,
hotz ederra zegoen.            sokari ondo heldu,                  dantzan aritu ginen,
frontoi barruan.                   banoa beraka.                        giro ederrean.

25 urte                                                           Beñat eta Oier
atzoko parrandan                                       korri korrika
farre eta jolas,                                              pistak bilatzen
gozokiak jan eta jan                                   lagun bezala.
gauerarte parrandan.                                Lagun bezala                              
Gauerarte parrandan                                 pistak bilatzen
gozokiak jan eta jan                                   korri korrika
farre eta jolas ,                                             Oier eta Beñat
atzoko parrandan.      
    
Orientazio tailerran                                           Cococolak lapurtzen                                                                        
iparrorratzaren beharra,                                    gero nahasten  
Berastegin galdu nintzen                                azkenean ireki eta
burua ere galdu nuen.                                    dena zikintzen  
Burua ere galdu nuen,                                    Dena zikintzen
iparrorratzaren beharra                                 cocacolak lapurtzen
Beastin galdu nintzen                                    gero nahasten
iparrorratzaren beharra.                           azkenean ireki eta.


2017/11/09

HEMOS ANIMADO A LOS DE 5º A LEER UN LIBRO DE JUDY MOODY

 

Hoy hemos ido a clase de 5º para explicarles de que trata el libro "Judy Moody está de mal humor, de muy mal humor" que hemos leído entre todos en clase de castellano. Nosotros no conocíamos las aventuras de esta chica pero nos han gustado mucho todas sus vivencias. 

Les hemos explicado como lo hemos trabajado:

- Hemos leído en voz alta un capítulo cada clase de castellano.

- Algunas veces nos ha leído Ana y otras, nosotros (una página cada uno).

- A lo largo que leíamos el libro, los ejercicios que les mandaba el profesor Todd a Judy Moody y a su clase, nosotros también los hacíamos. 

- Al final del libro, Judy, tuvo que presentar un proyecto en clase, nosotros también lo hemos hecho, lo presentamos a toda la clase y los expondremos en el pasillo de la escuela.

- Además de esto, también hemos trabajado con fichas sobre el libro.

Animaos a leerlo. ¡Os va a encantar! ¡Lo vais a pasar bomba!


Aquí tenéis nuestros "collages" y si queréis verlos en persona, acercaos al pasillo de nuestra clase.




2017/11/03

LURRAREN ITXURALDAKETAN ERAGINA DUTEN PROZESUAK


LH6ko TXERTOAK

Kaixo lagunok:

Aurten 6.mailan gaudenez txertoa ematea tokatu zaigu. Arantxa pediatra etorri zaigu eta  Naroa ere bai. Gela guztiak Meningokokoa hartu dugu eta neskek Papiloma ere bai. Hemen azpian duzue argazki bat.



 Lehenengo neskei eman die txertoa eta ondoren mutilei. Txertoa eman ondoren koltxonetetan etzan gara eta ordubeteko errekreoa eduki dugu. Batzuk ez dugu hain ondo pasa batez ere Papiloma eman dutenak.

Orain ez dugu minik eta oso osasuntsu gaude.

 Espero dugu hurrengo urteetan txertoa lasai artzea eta ez minik ematea.
Agur eta ondo pasa!!!


2017/10/27

BERASTEGI ETA WUKRO

WUKRO ETA BERASTEGI

Wukro Ipar Etiopian dagoen hiri bat da
Tigray izeneko estatu batean dago. Ur gainetik 1972 metrotan dago.
2007.urtean han 30.208 pertsona bizi ziren.
Angel Olaranek borondate handia eduki zuen, bere bizitza (lagunak, familia…) utziz Wukrora joan zen laguntzera. Guk ere zerbait egiten dugu. Urtero Berastegiko Kultur Astea ospatzen dugu. Berastegiko Kultur Astean ekintza desberdin asko egiten dira haur eta helduentzat. Kultur Asteko azken egunean azoka bat egiten dugu eta pertsona mordoa etortzen da. Han bildutako dirua Wukrora bidaltzen dugu. Aurten beste pauso bat ematera goaz. Azokan postua jartzen duen bakoitzak produktu bat emango du eta produktu horiekin hiru saski osatuko dira. Saski horiek lortzeko boleto batzuk salduko ditugu, eta ateratako dirua Wukrora bidaliko dugu. Saskiak egunean bertan (Azaroaren 5ean) zozketatuko dira. Zozketa momentuan bertan egingo da, eta irabazlea bertan ez badago berriro egingo da zozketa. Aparte kaxa bat ipiniko da nahi duenak borondatez dirua emateko. Gainera pertsona talde batek, Wukroko postu bat jarriko du eta nahi duenak bertan momenturen bat egoterik badu abisatu besterik ez du egin behar.





MUSEO BAT BISITATZEN

IRUNERA IRTEERA
(Oiasso museora)

Guk Irun-era irteera egin genueneko gauzak azalduko dizkizuegu.
Oiaso museora iritsi ginenean azalpen txiki bat eman ziguten, eta gero “tren txu-txu” batera sartu ginen eta paseotxo bat egin genuen haitzulora iritsi arte. Han hainbat mineral ikusi genituen eta haiei buruz hitz egin ziguten. Kobazulotik atera ginenean, labe handi batzuk ikusi genituen, eta hara joan ginen. Han hainbat gauza azaldu zizkiguten labeei buruz. Adibidez labeetan mineralak erre egiten zituztela, labea toperaino bete arte. Labeetatik joan ginenean hamaiketakoa egin genuen. Gero museora “tren txu-txuan” bueltatu ginen. Oiaso museoan kontatu ziguten nola bizi eta nola egiten zituzten telak, ehiza, erabiltzen zituzten tresnak… Gero Oiaso aintzinako herri erromatarraren maketa ikusi genuen. Oiasoren gauza berezienak hilerria eta komun orokor bat ziren. Bertan komunak, dutxak, bainerak, saunak… zeuden. Garai haietako aurkikuntzak ikusi genituen: urrezko txanponak, buztinezko tresnak… eta abar.

Museotik ateratakoan, Iruneko parke batera joan ginen, eta bazkaldu eta jolastu ondoren Berastegira itzuli ginen.