2014/05/19

Eskola Txikien Festa BIDANIA-GOIATZen

Aurten, ekainaren 8an, Eskola Txikien Festa BIDANIA-GOIATZen ospatuko da. Lehenengo Eskola Txikietako Festa Bidania-Goiatzen ospatu zen 1988an, eta "eskola txikiak bizirik" leloa izan zuen. Orain, 27 urte geroago, berriro jaioterrira, Bidania-Goiatzera, itzuliko da. 2014ko Eskola Txikien Festaren berri emateko, honako webgune hau prestatu dute: http://txinkorta2014.blogspot.com.es/

Hona hemen, Txinkorta eskolako ikasle eta irakasleek egindako bideoklipa. Ea gustatzen zaizuen!

 

2014/05/13

SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK (Aimar)

MATERIAREN EGOERA ALDAKETAK

Materia egoera batetik bestera pasatzen denean, fenomeno fisikoa gertatzen da, edo zehatzago esan nahi badugu, materiaren egoera aldaketa bat.
Hor beheko krokis edo diagraman ikus daiteke zer izen duten egoera aldaketek. OIER G.


MATERIAREN EGOERAK

Gure inguru hurbilean dugun materiak hiru itxura ditu: solidoa, likidoa eta gasa. Hiru itxura hauei materiaren egoera deitzen zaie.

EGOERA SOLIDOA
Egoera solidoan partikula txikiak elkarren ondoan eta ordenatuta daude, ondoko irudian ikus daitekeen bezala.
egoera solidoa.jpg

EGOERA LIKIDOA
Egoera likidoan, materia osatzen duten partikula txikiak ez daude hain hurbil, eta gainera desordenatuta daude.
egoera likidoa.jpg

GAS EGOERA
Gas egoeran, partikula txikiak elkarrengandik urruti daude. Ikusi ondoko irudia.
gas egoera.jpg

PLASMA EGOERA
Beste egoera bat ere badago: plasma egoera. Unibertsoan ere materia dago.
Plasma tenperatura oso altuetan (200,000ºC-tik gora) agertzen da. Plasma Lurran ere badago: tximista erortzean, telebista berrietan (plasmazkoak direnak),...


plasma egoera.jpg

GARIKOITZ

MATERIAREN PROPIETATE OROKORRAK



Materiak hainbat propietate orokor ditu:
  • Berotzen dugunean dilatatu egiten da (luzatu). Horri dilatazioa deritzogu.
  • Gorputzek leku bat okupatzen dute espazioan, hau da, une eta leku berean inoiz ezin beste gorputz bat egon. Propietate honi sartezintasuna deritzogu.
  • Masa beste propietate bat da eta zenbat materia dagoen gorputz horretan adierazten digu. Balantza eta beste hainbat tresnekin neurtzen dugu.
  • Bolumenak gorputzak zenbat leku okupatzen duen espazioan adierazten digu.

MATERIAREN PROPIETATEAK DIAGRAMA (Irati)



MATERIA

Gure inguruan dagoen guztia (mendiak, ura, harriak, elikagaiak, animaliak…) materiaz osatuta dago. Materiak leku bat okupatzen du, eta une berean, ezin daiteke egon beste materia bat. Gainera materia guztiek masa dute eta pisatu egiten dute. Masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer da materia. IOSU