ARNAS APARATUA
2016/01/20
La nieve llega con cuentagotas a Gipuzkoa
El viernes pasado (15 de enero) granizó en Berastegi. A las 15:50 horas cuando estábamos en clase de gimnasia, empezó a granizar muy fuerte. Tanto, que en 10 minutos, todo Berastegi se tiñó de blanco. Nosotros pensábamos que después, iba a nevar pero nos quedamos con las ganas... Si queréis ver las fotos que salieron en el Diario Vasco, podéis darle al enlace que aparece abajo.
FOTOS
2016/01/11
OSPETSUAK GARA!!
Gabonetako jaialdiaren, hurrengo egunean, ATARIA egunkariaren azalean azaldu ginen!!! Jaialdi politaren seinale, ezta?? Hona hemen gure argazkiak!
GABONETAKO JAIALDIA
Jaialdia bukatu zenean, Guraso Elkarteak antolatutako hamaiketakoa jan genuen, Olentzero eta Mari Domingi etorri bitartean. Haien laguntzaileak izan ginen eta gelaz gela opariak banatu genituen.
2015/12/02
EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA
Urtero bezala, aurten ere Abenduaren 3an (osteguna) eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Arratsaldeko 15:00retan festa giroan frontoian elkartuko gara. Beraz, guraso eta herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu Euskararen festara etor zaitezten.
- 15:00retan denok frontoian elkartuko gara.
- 6. mailako ikasleok BERTSOAK abestuko ditugu.
- EGUTEGI ERRALDOIAren aurkezpena egingo dugu.
- Azaroko abestiak abestuko ditugu: Ituringo arotza, Brom brom brom trumoia eta Behin betiko.
- "Lotsa galdu" eta "Ingo yeu, ingo ñeu" abestiak dantzatuko ditugu.
- Eskolako emanaldiri bukaera emateko: musika eta erromerixa.
- Jarraian, herri mailan festak jarraituko du. 16:30etan altxorraren bila eta jolasak umeentzat.
- 18:00etan kultur lehiaketa udaletxean gazte zein helduentzat.
2015/11/27
ZIRKUNFERENTZIAren luzerak Kalkulatzen
Gaur,Pitagorasek kalkulatu zuen "pi zenbakiaren" balioa jakin dugu, hau zertarako erabili dugun pentsatuko duzue, noski.
Konturatu gara zirkulo edo borobil forma duten objetu asko ditugula inguruan: gurpilak, platerak, DVDak... eta zirkulu hoiek kanpoko marraren luzera jakiteko interesa piztu zaigu, hau da zirkunferentziaren luzera. Hori jakiteko, diametroa neurtu dugu eta ondoren "pi" zenbakiarekin biderkatu dugu.
Konturatu gara zirkulo edo borobil forma duten objetu asko ditugula inguruan: gurpilak, platerak, DVDak... eta zirkulu hoiek kanpoko marraren luzera jakiteko interesa piztu zaigu, hau da zirkunferentziaren luzera. Hori jakiteko, diametroa neurtu dugu eta ondoren "pi" zenbakiarekin biderkatu dugu.
2015/11/24
AZAROAK 25: GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Honetaz aparte, KEN ZAZPIren kanta hau "Zapalduen olerkia" landu dugu eta aproposa iruditu zaigu, gai honekin lotura duelako.
![]() |
| Zapalduen olerkia abesten |
Ume hauek eredu onak dira. Beraietaz ikasi behar dugu!!
2015/11/06
IPUIN KONTAKETA
Asteazken arratsaldean 5. eta 6. mailako ikasleek gozatu ederra hartu zuten elkarri ipuinak kontatuz.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









