BERASTEGI

BERASTEGI
BERASTEGI (GIPUZKOA) LOBO ALTUNA

2015/06/19

BUKAERAKO AGURRAK

Doinua: Badira hiru aste


Bi urte genitula iritsi
ginen eskola hontara
Haur Hezkuntzatik 6. maila
ilusioz egon gara
nahiz eta hurrengo kurtson joan
Beastitik Tolosara
Muñagorri eskolarekin gu
beti oroituko gara.

Eskerrik asko bene benetan
entzuteagatik adi
jaialdi hau preparatzen bota
degu hamaika izardi
eskerrak irakasle guztiei
baita ere Bixenteri
Gu DBHra goaz aurki 
eta denok pozik segi.

Txikitatik etorri ginen gu
Beastiko eskolara
ohartzerako iritsi gara
aurten 6. mailara
DBHn ere gu zuekin
maiz gogoratuko gara
agur Muñagorriko lagunak
muxu eta besarkada.




2015/04/28

IRAKASLEAK KONTU KONTARI!!!

Pasa den astean, Dabid eta Oiartzak, ipuinak eta bizipenak kontatu zizkiguten. Dabidek "Morroi azkarraren" ipuina kontatu zigun eta baita txiste bat ere.


Eta Oiartzak, berriz, Andorrara egin zuen bidaiari buruz hitzegin zigun. Mushing izeneko kirola egin zutenekoa.

2015/04/23

GOSARI OSASUNTSUA



Asteartean, eskolan, 5. eta 6. mailakoek Gosari Osasuntsua eduki genuen. Etxetik gosaldu gabe etorri ginen. Aurrena, 5. mailakoak gure gelara etorri ziren eta denok batera, gure eguneroko gosariari buruzko inkesta bat bete genuen eta gure erantzunak aztertu genituen. Ondoren, power point bat ikusi genuen non bertan, azaltzen zen nola gosaldu behar dugun, zenbat denbora eskaini behar diogun eta zer gosaldu behar dugun, gure egunerokotasunean indarra eta energia hartzeko. Jarraian, bideo bat ikusi genuen eta ondo bukatzeko, gosari eder bat egin genuen.

2015/04/20

IRATXEREKIN YOGA IKASTEN


Gaur, eguerdiko 12:00etan, Iratxe eskolara etorri zaigu Yoga egiten erakustera. Ordu erdi batean hainbat gauza erakutsi dizkigu: ikasteko, kozentratzeko, lasaitzeko eta ondo sentitzeko teknikak, zuhaitzaren postura, igelarena, sugearena, txakurrarena, tximeletarena eta eguzkiaren agurra ere bai.
Oso gustora egon gara eta berriro etortzeko nahiko genuke. Eskerrik asko, Iratxe, erakutsi diguzun guztiagatik!!!







2015/04/13

HERRI TXIKI INFERNU HANDI BERASTEGIN!!!



Herri txiki infernu handi EITB 1en igandero botatzen duten programa bat da. Aurkezleak Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi dira. Herri txikiak bisitatzen ibiltzen dira. Eta Berastegira ere etorri ziren grabatzera, jendeari elkarrizketak egiten aritu ziren egun osoan. Handik egun batzuetara, frontoian bota zituzten herrian zehar egindako grabazioak. Saioaren tartean, Sebastian Lizasok herriari buruzko bertsoak bota zituen. Eta atzo, apirilaren 12an, telebistan bota zuten. Hona hemen saioaren grabaketa. Ea gustatzen zaizuen!!!


2015/03/27

TAPOI BILKETA


Aurten esan genizuen bezala, tapoiak pisatzen ditugu. Irailetik martxora guztira 53,65kg lortu ditugu! Eskerrik asko tapoiak biltzen dituzuen guztiei, kaxara bota dituzuen guztiei, zuei esker gaixotasuna duten umeei lagundu ahalko diegu. BMB.

ESPERIMENTUAK

Txanelako 3. gaian “Giza Gorputza” landu dugu eta horren inguruan esperimentu batzuk egin ditugu:
- Fonendoskopioa edo estetoskopioarekin bihotzaren taupadak entzun.
- Pultsometroarekin (sistolea, diastolea eta pultsua) neurtu.
- Oximetro digitalarekin odolean dugun oxigenoa neurtu.

Ondoren esperimentu bakoitzeko datuekin bataz bestekoa kalkulatu dugu. TERTULIALARIAK.


Bihotz-erritmoaren ikerketa (atsedenean)


IKASLEAK
SISTOLEA
DIASTOLEA
PULTSUA
1
115
68
78
2
123
68
81
3
117
66
87
4
117
65
89
5
114
70
93
6
114
66
75
7
133
78
89
8
91
52
81
9
101
58
80
10
117
70
71
11
91
70
102
12
122
69
96
13
104
71
91
14
126
69
64
15
103
67
76
16
100
59
76
17
111
63
69
18
109
69
72
19
102
83
68
Bataz bestekoa (zenbaki osoa)
111
67
80


Bihotz-erritmoaren ikerketa (10 salto egin ondoren)

IKASLEAK
SISTOLEA
DIASTOLEA
PULTSUA
1
111
58
89
2
114
74
101
3
123
74
112
4
113
69
103
5
130
84
120
6
111
72
76
7
125
77
98
8
130
61
123
9
121
67
81
10
114
77
87
11
120
84
134
12
123
69
106
13
114
73
98
14
120
77
72
15
112
66
81
16
103
58
85
17
109
68
101
18
117
68
73
19
104
86
93
BATAZ BESTEKOA (zenbaki osoa)
116
71
96