2015/03/05

HERBEHEREAK

Txanelako 2. gaian Europako herrialdeak landu genituen. Gure andereñoak proposatu zigun herrialde bati buruzko aurkezpena egitea. Guk “5 bihurriak” Herbehereena egin genuen.

Aurkezpen horretan datu hauek azaltzen dira: hiriburua, jentilizioa, biztanleria, biztanle dentsitatea, hizkuntza, kokapena, lur-eremua, koordenatu geografikoak, klima eta paisaia, erliebea, bandera eta armarria, dirua, janaria eta edaria, eraikuntza ospetsuak, animaliak, datu interesgarriak eta kirolak. Espero dugu aurkezpen hau ikusten animatzea.

SUEDIA


Gu Lau Euskaltzale taldea gara. Aurkezpen bat egin dugu Suediari (Stockholm) buruz, 2.  gaiaren proiektua power point hau egitea proposatzen digulako. Hiri polita iruditu zitzaigun aurkezpena egiteko. Saiatu gara ahaleginak egiten informazio hoberena jartzen zuentzako. Espero dugu gure informazioa baliagarria izatea. YULEN, HAIMAR, IRUNE ETA NAIARA

SUITZA


Gu 6. Mailako ikasleak gara, Espezialista taldekoak, eta Suitza herrialdeari buruzko aurkezpen bat egin dugu. Bertan gauza hauek agertzen dira: Azala, hiriburua, jentilizioa, biztanle dentsitatea, lur eremua, kokapena, erliebea, ezaugarri geografikoak, klima eta paisaia, bandera eta armarria, hizkuntzak, dirua, janaria, eraikuntza ospetsuak, kirolak, animaliak eta amaiera. Espero dugu gustatzea eta ikustera animatzea!!!

DANIMARKAKO AURKEZPENA




Gu B.L.I.L. taldea gara eta gure aurkezpena Danimarkari buruz izan da. Aurkezpenean gauza asko jarri ditugu, adibidez: Hiriburua,kokapena, animaliak, kirolak, eraikuntzak… Gure ustez ondo egin dugu eta gure artean ondo moldatu gara hau dena egiteko. Espero dugu gure aurkezpena gustatu izana.

2015/02/18

IÑAUTERIAK IRITSI DIRA!!!



2015eko otsailaren 6an, Berastegin Iñauteriak ospatu genituen. Gu snowboard-eko profesionalez mozorrotu ginen. Arratsaldean, eskolatik atera eta herriko kaleak alaitu genituen eta snowboard-eko taulekin aldapa guztietatik jeitsi ginen. Hurrengoan Mont Blanc-etik egitazko taulekin jetsiko gara!!!

2015/02/06

6. MAILAKOAK EITBn!!!

Atzo (otsailak 5) eskolatik atera bezain laster, Euskal Herria Zuzenean saioko Marta Elvira kazetaria Berastegira gerturatu zen, erreportai bat egitera. Gutaz aparte beste herritar batzuk ere atera ziren. Ikusi nahi baldin baduzue, 20. minututik aurrera azaltzen gara. OHARRA: Batzuetan bideoa moztu egiten da baina lasai, segituan kargatzen da.

2015/02/02

BERASTEGI ZURITUTA!!!




Egun hauetan, elurra Beastiraino iritsi da! Horren ondorioz, ia "inkomunikatuta" egon gara asteburu honetan, telebista eta koberturarik gabe. Eskerrak elurra kentzeko makina herrian daukagula!!! Gure gelakide baten aita da horren gidaria eta  buru-belarri aritu da Berastegiko bideak garbitzen.