2014/05/13

MATERIAREN PROPIETATE OROKORRAK



Materiak hainbat propietate orokor ditu:
  • Berotzen dugunean dilatatu egiten da (luzatu). Horri dilatazioa deritzogu.
  • Gorputzek leku bat okupatzen dute espazioan, hau da, une eta leku berean inoiz ezin beste gorputz bat egon. Propietate honi sartezintasuna deritzogu.
  • Masa beste propietate bat da eta zenbat materia dagoen gorputz horretan adierazten digu. Balantza eta beste hainbat tresnekin neurtzen dugu.
  • Bolumenak gorputzak zenbat leku okupatzen duen espazioan adierazten digu.

MATERIAREN PROPIETATEAK DIAGRAMA (Irati)



MATERIA

Gure inguruan dagoen guztia (mendiak, ura, harriak, elikagaiak, animaliak…) materiaz osatuta dago. Materiak leku bat okupatzen du, eta une berean, ezin daiteke egon beste materia bat. Gainera materia guztiek masa dute eta pisatu egiten dute. Masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer da materia. IOSU


Txanela 6.5 "saiatze horretan ezin gelditu"

Dagoeneko Txanelan 5. gaian gaude! Energia, materia… ikasiko ditugu gai honetan, gaiaren izenburua “saiatze horretan ezin gelditu…” da. Oraingoz ikasi duguna errexa egin zaigu, hasieran pixka bat zaila ere bai… Baina orain arte egin dugunarekin gustura gaude eta espero dugu horrelaxe bukatzea. Gai bakoitzak proiektu bat du eta gai honi txosten zientifiko bat egitea egokitu zaigu, dibertigarria ematen du!!! Egoitz


2014/05/08

IPUIN KONTAKETA ASTEA











Aste honetan zehar (maiatzaren 5etik 9ra) IPUIN KONTAKETA ASTEA ospatzen ari gara. Gurasoak eta irakasleak animatu zaizkigu kondairak, pasarteak, ipuinak,... kontatzera hizkuntza ezberdinetan (euskeraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, portuguesez eta italieraz). Oso ekintza polita eta interesgarriak erakusten ari zaizkigu. Ederki pasatzen ari gara!!!

2014/05/06

NEGUA JOAN DA TA

Aste honetako kanta "NEGUA JOAN DA TA" da, ZEA MAYS taldearena. Hemen behean, bideoaren kanta daukazue. Ea gustatzen zaizuen! Guri asko gustatzen zaigu. Gainera gormutuen hizkuntzan ere abesten du.

RECOGIDA DE TAPONES

En la escuela estamos recogiendo tapones para una niña de Eibar que tiene una enfermedad “no común” que se llama “fibrodisplasia osificante progresiva” para conseguir dinero e investigar su enfermedad. Desde el comienzo de este curso (2013-2014) hasta hoy, hemos conseguido 91,95kg de tapones. Esperamos conseguir al menos 100kg hasta final de curso.