2014/04/10

6.4. "...LANA EGINEZ GOAZ AURRERA..."

Dagoeneko Txanelako 4. gaia bukatu dugu! Gai honetan makina sinpleak (palanka, txirrika, ziria, plano inklinatua,...), neolitoa eta industrializazioa ikasi ditugu gehien bat. Hasiera batean, oso zaila iruditu zitzaigun baina denborarekin erreza eta interesgarria iruditu zaigu. Ea 5. gaia ere gustatzen zaigun...




2014/04/08

HAMABI PIANOJOLE ETA PIANO BAT!!!

INDUSTRIA IRAULTZA IBAIZABAL ITSASADARREAN


Britania Handian burdin ekoizpena asko handitu zen ola zaharrak labe garai bihurtu eta mea harrikatzarekin erretzen hasi ziren. Britanian bazen behar adina harrikatz baina burdin mea asko kanpotik ekartzen zuten, Ibaizabal itsasadarreko inguruko meategietatik. Itsasoz egiten zen mearen  garraioa, denborarekin Bilboko portua Europako garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Bilboren eta Londresen arteko merkataritza asko indartu zen, handik hona harrikatza bidaltzen zuten eta hemendik hara mea eramaten zuten. AIMAR.


ERREKA AZTERTZEN

Apirilaren 2an bizikletaz Elduain erreka aztertzera joan ginen. Gauza asko ikertu genituen: Nitratoak, Fosfatoak, pHa…
Gorputz Hezkuntzako saioan joan ginen eta gauza asko ikasi genituen. Zabor pixka bat ere bildu genuen erreka txukunago uzteko. Emaitzen arabera oso garbi zegoen erreka hauexek dira emaitzak:
Uraren kalitatea:
  • Nitratoak: Egokia
  • Fosfatoak: Egokia
  • Tenperatura: 10ºC
  • pHa: 7-8 (egokia)
  • Oxigeno disolbatua: Egokia
Zaborrak, topatutakoa plastikozko ontziak izan ziren eta zabor motari dagokionez plastikoak, egur puskak eta ur botilak.
Ezaugarri fisikoei dagokienez: Gure urak 0,2 m/s-ko abiadura darama eta erreka mantsoa da.
Ur zikinen isuririk ez zegoen. Errekaren zabalera 1-20 metro tartean zegoen eta sakonera 0-50cm tartean.
Ezaugarri kimikoei buruz ez zegoen oliorik ezta materia organikorik ere.

Inguruan landare ezberdin asko ikusi ditugu eta animalia ezberdinen hainbat aztarnak: sator zuloak, jandako hostoak, gotz txikiak…EGOITZ.

LAN SEKTOREAK


Langintza hiru sektoretan banatzen da: Lehen sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea.
·LEHEN SEKTOREA: Naturatik zuzenean hartzen diren gaiak, hau da, lehengaiak jasotzen dira.
Langintzak: nekazaritza, basozaintza, abeltzaintza, arrantza eta meatzaritza, mea (gaia) jasotzea besterik ez bada.
·BIGARREN SEKTOREA: Lehengaiak eraldatzen dira (transformatu) industria-prozesuen bidez.
Langintza hauek industriak dira: siderurgia, oihalgintza, kontsumo ondasunak, hardware informatikoa,... eta hainbat artisautzako langintza.

·HIRUGARREN SEKTOREA: Merkataritza eta beste zerbitzuak dira: sendagileak, irakasleak, suhiltzaileak, dendak, garraioak, banka, turismoa,... OIER G.

CHARLIE CHAPLIN



Charles Spencer Chaplin, batez ere Charlie Chaplin bezela ezagutzen da, (Walworth, Londres, 1889ko apirilaren 16an jaio zen - Vaud, Suitza, 1977ko abenduaren 25ean hil zen) zinema mutu zein soinuduneko aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea izan zen. Bere pelikulak txuri beltzean izaten ziren eta film askotako musikagilea izan zen. Geraldine izeneko alaba izan zuen, aktorea dena. Esaten da umetan, txiki-txikitatik hasi zela aktore lanak egiten bere amarekin batera. Charlesek bost urtekin debutatu zuen antzerkian, bere ama ordezkatuz. SAIOA.

NEOLITOA


neolitoa.jpg
Neolito garaiko oinarria nekazaritzaren sorrera izan zen. Gizakia lurra lantzen, haziak ereiten eta landareak landatzen hasi zen. Horrek aldaketak ekarri zituen, bai elikadura lortzeko eran eta baita gizartea antolatzeko moduan ere. Neolitoa ez da lurralde eta herrialde guztietan batera gertatutako iraultza. Orain dela 9.000 urte nekazaritzan oinarritutako lehenetariko zibilizazioak, Mesopotamian izan ziren. IOSU.