2014/04/08

LANGILEAK ETA LAN-BALDINTZAK



Industriaren etorrerarekin langileak ugaritzen hasi ziren Euskal Herrian. Bizimodu gogorra zuten: lan asko eta soldata txikia. Batzuetan diruaren ordez konpanien dendetan erosteko bonoak ematen ziren. Bilbo inguruetara etorkin asko etorri ziren bizimodu hobearen bila. Denborarekin taldeak eta sindikatuak antolatzen hasi ziren, beraien eskubideak eskatzeko. Gatazkak izan ziren langileen eta ugazaben artean. 1890. urtean greba egin ondoren 10 ordu baino gehiago lan ez egin behar izatea lortu zuten. Geroztik ere lanean jarraitu zuten langileen eskubideak defendatzeko. IRATI.

EUSKARAZKO PRENTSA IDATZIA



Euskara hutsez idatzitako lehen egunkaria “Uscal Herrico Gaseta” izan zen. Ipar Euskal Herrian argitaratu zen 1848tik aurrera. Gerra Zibilaren garaian, “Eguna Kazeta” kaleratu zen 1937. urtean. Bitarte horretan, euskarazko hainbat aldizkari ere kaleratu ziren. “Euskaldunon Egunkaria” izan zen Gerra Zibila eta gero, 1990etik 2003ra bitartean euskera hutsez argitaratu zen lehen egunkaria eta urte horretan “Berria” egunkariak hartu zuen bere lekua. OIER I.




2014/04/07

Lan sektoreak Bizkaian (%) (1860tik 2000. urtera)

Lan-sektoreen konparaketak egiteko, ziklogramak edo "tarta" moduko grafikoak erabili ditugu; hemen dauzkazue Bizkaiko datuekin egindako ziklogramak.







Hirugarren sektorea Euskal Herrian 1860tik 2000. urtera

Hirugarren sektorea Euskal Herrian 1860tik 2000. urtera: % zenbat pertsona hirugarren sektoreko langintzetan.
Harritzekoa da, zenbat eta gizarte garatuagoa, orduan eta jende gehiagok egiten du lan hirugarren sektorean. Hau da, merkataritzan eta zerbitzuetan.








Bigarren sektorea Euskal Herrian 1860tik 2000. urtera

Bigarren sektorea Euskal Herrian 1860tik 2000. urtera: % zenbat pertsona bigarren sektoreko langintzetan.









2014/04/01

Nekazaritza Euskal Herrian 1860tik 2000. urtera: % zenbat pertsona nekazaritzan

Grafikoetan ikus daiteke gizartea industrializatzen doan neurrian, nekazaritzan lan egiten duten pertsonen ehunekoak behera egiten duela. Industria gutxi dagoen probintzietan (Zuberoa eta Nafarroa Beherea) ehuneko hori nahikoa handia da oraindik; gainerakoetan, aldiz, oso txikia.








Hego Euskal Herriko industriaren bilakaera (1860 eta 1930 urteen artean)

1860 eta 1930 artean artisautzan eta industrian Hego Euskal Herrian gertatutako aldaketak agertzen dira. Datuak zaharrak dira eta industrian ehuneko zenbat pertsonak lan egiten zuten agertzen dute, meategietan lan egiten zutenak kontuan hartu gabe, seguru asko.