2012/11/15

"JUDY MOODY está de mal humor, de muy mal humor"

Hace poco, leímos un libro en castellano, muy bonito que se llamaba “Judy Moody está de mal humor, de muy mal humor” y nos gustó mucho a toda la clase. Fué interesante, durante la lectura del libro hicimos unas fichas con distintas preguntas. A veces leíamos en clase y otras veces, en casa. Judy Moody es aventurera y como a nosotros nos gustan los libros de aventura por eso nos ha gustado mucho. Ahora vamos a empezar con otro libro de la misma protagonista “Judy Moody se vuelve famosa” y esperamos que nos guste como el anterior. EGOITZ.

2012/11/14

WIKIA

Gure eskolak wiki bat dauka eta honen izena berastegikasiz da. Wiki honek gauza asko ikasteko aukera ematen du eta bideoak ere badaude. Bertan, irakasleek zintzilikatzen dituzten materialarekin gauza asko ikasten ditugu, denetik jartzen baitute: matematika, txanela, euskera, gaztelania, ingelesa,... IRATI.

2012/11/12

MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN


Irailean, Munduari itzulia 80 egunetan liburua irakurtzen hasi ginen. Lehenengo aldiz, gelan irakurri genuen, eta gainontzeko guztia etxean irakurri behar izan dugu. Etxean irakurri eta gero, eskolan fitxa batzuk egiten genituen, hau da, irakurritakoari buruzko galderak erantzuten genituen. Abenturazko liburua da eta oso interesgarria iruditu zaigu. Gainera, gelan munduko mapa bat daukagu eta bertan markatu ditugu pasatzen ziren toki guztietatik. NAROA O.

2012/11/09

IPUIN KONTAKETA

Azaroaren 7an, eskolako ganbaran, ipuin kontaketa egin genuen 5. eta 6.mailakoak. 6.mailakoek 3.mailakoei kontatu zieten ipuina eta guk (5. mailakoek) 2.mailakoei kontatu genien, bakoitzak bi ume hartu genituen beste batzuek hiru. Bakoitzak nahi genuen ipuina aukeratu eta txoko ezberdinetan jarrita kontatu genien Asterix eta Obelix, esaterako. Amaieran, ipuina bukatu genuenean, haurrek oso polita izan zela esan ziguten. OIER G.

GUATEMALAKO LURRIKARA


Guatemalako izan zen lurrikara azaroaren 7an gertatu zen eta Richterren eskalaren arabera 7,4 izan zen. Epizentroa Ozeano Pacifikoan gertatu zen Guatemalatik 24 kilometrotara. Gutxienez 50 pertsona hil ziren, horietatik 16 ume eta 20 pertsona baino gehiago desagertu ziren. Lurrikararen ondorioz etxeak, eraikuntzak, telefono kableak ... erori ziren. NAROA Z.

 

2012/11/06

AZOKA

Igandean (azaroak 4) umeek azoka egin zuten. Jende asko etorri zen . 6.mailakoak irabazi genuen posturik onenaren saria. Postu asko zeuden, denak etxeko produktuak saldu zituzten. Elkarrizketa ere egin ziguten 28 kanalak. Gazta lehiaketan gaztarik onenaren saria Maria Jesus Labaienek irabazi zuen. Azoka egunean eguraldi txarra egin zuen baina Tolosako abeslariak giroa alaitu zuten. JON ANDER.

2012/11/05

KULTUR ASTEA

Ostiralean, 2012ko azaroaren 2an, gauean, beste, bikote batek ere bizikletaz egin zuen bidaia pelikula batean erakutsi zuen. Larunbatean, arratsaldean,  jolasak izan ziren eta ondoren txokolatada. Gauean herriko gazteek antzerki bat eskaini ziguten. Azkenik igandean, haurrek, gazteek, helduek…-ek azoka jarri zuten eta ondoren gazta lehiaketa eta arroz esne lehiaketa egon zen. Gero sari-banaketa izan zen eta sari desberdinak banatu zituzten. Sari horietako bat 6. mailako ikasleentzat izan zen. Saria diploma bat izan zen eta diploma horretan,  XIV. AZOKA, POSTURIK ONENAREN SARIA (postreak, eskulanak…) jartzen zuen sarian, eta horrekin batera, 150euro oparitzen zuten. OIHANE.