2012/10/02

RITA POLOAN


EGILEA: Mikel Valverde
MARRAZKILARIA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
BILDUMA: RITA
LABURPENA: Rita Polora joan zen, bere aita, osaba eta osabaren irakaslearekin. Denak hegazkinez joan ziren osaba izan ezik, osabak itsasontziz joan behar izan zuen. Bidaian istripu bat izan zuten eta besteak erreskatatzera joan ziren. Azkar iritsi behar zuten bestela ekaitzak harrapatuko zituen eta. Ahalik eta azkarren joan ziren baina beraiek ere, matsura izan zuten. Zorionez, Ritaren aitak oparitutako pinguinoaren laguntzarekin erreskatatu zituzten baina hori lortu baino lehen, gauza arriskutsu asko gertatu zitzaizkien. SARA

2012/09/24

ELDUARA IRTEERA


2012ko irailaren 21ean, Berastegiko mendietatik Elduara joan ginen, lehen hezkuntzako ikasle guztiak. Bidean Elduainenen geratu ginen hamaiketakoa egiten eta horko parke, frontoi eta patioan jolastu genuen. Ondoren, Elduara joan ginen eta 13:00k aldera bazkaldu genuen. Bazkaldu eta gero, han jolastu genuen. Arratsaldeko, 15:30ak aldera autobusa gure bila etorri zen eta Berastegira itzuli ginen.
OIHANE, NAROA ETA ENERITZ.

2012/09/23

TIGRETXO ORROELARIA ETA GANGSTERRAK

EGILEA/IDAZLEA: Reiner Zimnik.  
MARRAZKILARIA/ ILUSTRATZAILEA: Reiner Zimnik. ITZULTZAILEA: Xabier Zaldua.  
ARGITALETXEA: Elkar.  
BILDUMA: Xaguxar.  
LABURPENA: Bazen behin tigretxo orroelari bat. Egun batean basoaren beste aldea zeharkatzea bururatu zitzaion, basoan egoteaz aspertuta zegoelako. Berak bere orroekin, jendea beldurtzea nahi zuen. Abiatu zenean lapurrek tigretxoa bahitu eta zoo batera eraman zuten eta han saldu zuten. Baina lapurrek diru gehiago lortu nahi zuten tigretxoarekin eta berriro zootik lapurtu eta beste zoo batean saldu zuten. Horrela 10 aldiz egin zuten eta azkenean hiltzeko zorian zegoela lagun bati esker, zootik ihes egitea lortu zuen, eta basora itzuli zen pozaren pozez. OIHANE.

2012/09/11

LEHEN EGUNEKO FESTA


Lehen eguneko festa oso-oso dibertigarria izaten da, gauza asko egiten ditugu. Festa krosarekin hasten da. 1, 2, eta 3. mailakoak danbolinetik joaten dira eta 4, 5, 6. mailakoak, berriz, medikuaren etxetik joaten gara. Ondoren hamaiketakoa egiten dugu, txorizo pamplonarena. Uuumm! Ondoren, irakasleek jolas asko antolatzen dituzte: zirkuitoa, ostadarra, aulkien jokua, elkarlan jokoa... Oso ondo pasa genuen!
  
EKI,AIMAR,GARIKOITZ ETA IOSU

2012/09/10

2012-2013 IKASTURTEA


Gu 2012-2013 ikasturteko, 5. eta 6. mailako ikasleak gara. Gelan 19 ikasle gara: 11 mutil eta 8 neska. Gure izenak hauexek dira: Jon Ander, Sara, Eki, Eneritz, Uxue, Iñigo, Naroa, Mañel, Xuban, Oihane, Naroa, Egoitz, Oier, Iosu, Oier, Saioa, Irati, Garikoitz, eta Aimar. Gure irakaslea Ana da. Aurten egingo ditugun gauzak (irteerak, lanak, ipuinak, eskulanak,...) blogean egongo dira.
Guri ere gustatuko litzaiguke zuen iritzia jasotzea. Beraz, animatu zaitezte eta parte hartu!!!

2012/06/21

AZKEN EGUNA


HABANERA
Jaialdi hau guretzako
izan da oso berezia
6. maila bukatu
dugulako berez ia
hau zen eskola honetan
gure azken jaialdia
eta bi gauza ditugu
pena eta poz handia
gure betiko eskola
uzteko ordua iritsia
gure eskerrak ta agurra
duzuenez merezia
ikaskide, irakasle
eta eskola guztia
ez dugu inoiz ahaztuko
zuengandik ikasia.

2011-2012 ikasturteko 6. mailakoak

2012/06/10

BERAKATZ ZOPA

EGILEA: Antton Irusta
MARRAZKILARIA: Enrique Morente
ARGITALETXEA: GERO
LABURPENA: Martintxo soldadua, erbestetik zetorren izugarrizko gosearekin. Herri batera hurbilduz etxe bat ikusi eta atea jo zuen. Martintxok ea janaririk ba ote zuen galdetu zion, eta gizonak ezetz esan zion, etxean asko zirela eta janaria justu-justu iristen omen zitzaien. Baina Martintxok ez zuen etsi, beste etxe batera joan zen.
Martintxok atea jo eta galdetu zuen ea lapiko zaharrik ba ote zuten, andreak baietz esan eta lapikoa eman zion. Martintxok poz-pozik joan zen plazara berakatz zopa egitera. Ume batzuk lagundu zioten osagaiak aurkitzen. Berakatz zopa egin bitartean ipuin bat kontatu zien. Zopa egindakoan herriko jende guztia plazara joan zen berakatz zopa dastatzera. Hortik aurrera gure soldadua herritar bat bezala hartu zuten.  AMETZ