2012/03/01

AITATEGIA

IZENBURUA: Aitategia
IDAZLEA: Dennis Whelehan
MARRAZKILARIA: Tim Archolld
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Ibaizabal
BILDUMA: Paper Txoriak
LABURPENA: Jaimeren ama aspalditik ospitalean gaixorik dago eta Jaime bere aitarekin bizi da. Jaime nazkatuta dago, bere aita beti presaka dabilelako. Bere lagun batek, Elenak, Aitategi bat dagoela eskolatik hurbil esan dio. Mota askotako aitak daude: kirolariak, antolatzaileak,... Aita asko probatu ondoren bere aita zela behar zuena konturatu zen, baina norbaitek hartu du jadanik 18 hilabeterako. Jaimek ordea, bere aitaren beharra du. Baina azkenean, lortuko du bere gurasoekin itzultzea. GOIZANE

INGURU INGUMA

















Gai hau, txanelako hirugarren gaia "... eta horrela bizitzen gara...II " organismoak hainbat aparatu eta sistema dituztela, eta horiek era koordinatuan lan egiten dutela ikasi dugu.
Gorputzeko aparatuak, organoak eta ahalmenak ezagutu ditugu, hainbat definizio osatzen eta ikasten ere aritu gara. Horrela landu dugu unitate hau.
LEIRE


2012/02/28

KIROLEZ KIROL

Berastegitarrek Berastegiren aurka 4-4 egin zuten 2012ko otsailaren 24eko ostiral arratsaldean. 25ean, berriz, Tigre-Txikiak San Juanen aurka 40-6 irabazi zuten saskibaloiean eta Tigre-Txikiak Anoetaren aurka 38-14 irabazi zuten. 2012ko martxoaren 3an Tigre-Txikiak Laskorainen aurka 40-20 galdu zuten. Errealak ere 2-0 galdu zuen Athletiken aurka eta 2012ko martxoaren 2an, ostirala Berastegitarrek Gaintzaren aurka 13-0 irabazi zuten futbolean.

2012/02/13

OTTOLINE ESKOLARA DOA


Egilea: Chris Riddell
Irudigilea: Chris Riddell
Itzultzailea: Aitor Arana
Bilduma: Ottoline
Argitaletxea: Ibaizabal
Laburpena: Ottoline leku gogorretatik pasa eta gero, mendi gailurrean zegoen gaztelu beldurgarri batera iritsi ziren. Han, gizon handi eta sendo batek ireki zien atea. Sartzeko esan ondoren, neska-mutilak beren logeletara joan ziren. Ohean zeudenean, Cecilyk istorio bat kontatu zuen: eskola madarikatuta zegoela!!! Eta han, beldurrez pasa zituzten egunak.
MIREIA

XOMORROAK ATE AZPITIK


IDAZLEA: Jorge G. Aranguren
MARRAZKILARIA: Aitor Espie
ITZULTZAILEA: Juan Kruz Igerabide
ARGITALETXEA: Elkar
BILDUMA: Xagu Xar
LABURPENA: Animalia guztiak elkarrekin borrokan ibiltzen dira. Liburu honek hori adierazi nahi digu, baina animaliak bakarrik ez dira borrokan ibiltzen, baita gizakiak ere eta gizakiak eta animaliak gure artean ere bai. Adibidez, ehiztariek ehiza asko egiten dute eta edozein motatakoa. Gizon batek krokodilo bat hil zuen! Eta bi txori elkarren artean borrokan ari zirela, beraiek baino handiagoa zen txori batek jan zituen...
NAITZE

2012/02/07

ARNAS APARATUA




ARNAS APARATUA
(Gasak trukatzeko)
Digeritutako mantenugaiak erre egin behar ditugu energia sortzeko eta errekuntza horretarako, beharrezkoa dugu oxigenoa. Errekuntza horretan, karbono dioxidoa sortzen da, baina kaltegarria da gorputzarentzat eta kanporatu egiten dugu. Bi gauzak (oxigenoa hartu, karbono dioxidoa bota) arnasketari esker egiten dugu.

2012/02/02

VINCENT VAN GOGH OUTDOOR CAFE 1888




This is a painting by Vincent Van Gogh. It is about 123 years old. Van Gogh was a dutch artist. He lived in south of France, in Arles. In the painting there is a Café in Arles. In the street there are a lot of tables and chairs. There is a tree and some people walking in the street. In the sky there are a lot of stars. Van Gogh used many colors to paint it. MIKEL P.