Urtarrilaren 18an astelehenean, 10:30ak aldera eskolatik atera eta plazara joan ginen. Han 10 minutu inguru itxaron genuen norbait azaltzen zen ikusteko. Inor gerturatu ez zenez, bakarrik joatea erabaki genuen.
Normalean
plazan elkartzen garenean erabakitzen dugu buelta nondik egin, Aiztunaldetik,
Arbidetik, plaza ingurutik, … Kasu honetan bakarrik ginenez, eliza ingurutik
buelta bat ematea pentsatu genuen eta ordu erdi inguru pasa genuen.
Pena
bat izan zen inor ez zela agertu eta bakarrik egin genuen ibilbidea. Aurreko
kasuetan jendea azaldu zen eta hobeto pasa genuen elkarrekin hitz-eginez.
Adibidez azken ibilaldia egin genuenean aitona-amonen konpainiarekin.
Asteartean
ateratako argazkiak hauek dira:
OSO ONDO PASA GENUEN!!