Gaur, abenduak 23, Gabonetako oporrak hartuko ditugu. Hiruhileko honen bukaera nahiko gogorra izan da, Covid 19 dela eta ikasle asko konfinatuta egon dira eskolan.
Gaur, gelan lagun izkutua egin dugu eta opari politak jasotzeko aukera izan dugu. Baldintza bezala, norberak sortutako zerbait egitea genuen eta irudimen handia erabili izan dugu. Joanes eta Jonek bertsotan segidila batzuk kantatu dizkigute opariak banatu aurretik.
Geroxo Olentzero eta Mari Domingi ere gerturatuko dira eskolara eta sorpresa gehiago izango ditugu.
Egun polita benetan, hiruhilekoari amaiera emateko.
Gabon Zoriontsuak izan ditzazuela eta Urte Berri On denoi.