Irrifar
laranja bat margotu
diogu EGUZKIARI
goizero
egin diezagun harek
koloretsuago
argi,
Esnatu
dezan bihotz barrutan
lo
dugun bizipoz hori.
Irrifar
iheskor bat margotu
diogu HEGOAIZEARI,
Sekula
ez da berriz izango
berri
beltzen mandatari.
Kantu
zaharren doinuan orain
firi-firi
txistu dagi.
Irrifar
pottolo bat margotu
diogu
LAINO BELTZARI,
Orain
euria milaka tanta
koloretsutan
du ari,
Zipriztinetan
bizia emanaz
gure
herri zuri-beltzari.
Irrifar
argitxu bat margotu
diogu
ILARGIARI,
Orain
ilbeheratan zilarrezko
irrifar
fin-fina dagi.
Zerutik
jeikita ibiltzen da
amets
gaiztoen ehiztari.
Irrifar
erraldoi bat margotu
diogu
MUNDU ZAHARRARI,
Bere
buruari biran doan
nahigabeko
bidaiari,
Munduko
herri guztietan IRRI
zati
bat geratu bedi.
Irrifar
txikitxo bat margotu
diot
NEURE BURUARI,
Eguzki,
ilargi, hego haize,
mundu
zahar eta euri,
Denak
keinuka ari baitira
IRRI
EGITEN DUENARI.