2016/04/29

HEMOS VISTO LA PELICULA DE OLIVER TWIST


Pasa den astean "Oliver Twist" pelikula ikusi ondoren, horren hausnarketa egin genuen:

Oliver deituriko mutiko umezurtz baten ibilaldiak kontatzen zaizkigu Charles Dickens-en nobelan. XIX. mendeko Londreseko Industri Iraultzan girotuta dago. Garai horretan alde handia zegoen estratu sozialetan; pobreak, alde batetik, proletalgoa (langileak) erdian eta burgesak beste aldetik.
Dickensek errealismo handiarekin islatzen du garai hori eta hura kritikatzen saiatzen da. Azken finean, pelikula hunkigarria da, sentimenduz josia.





2015-2016 ikasturteko Eskola Txikitako Kirol Topaketak

2016/04/08

GARAI MODERNOAK pelikula ikusi dugu

Charlie Chaplinen "Garai modernoak" filma ikusi dugu, jorratzen ari garen gaiarekin, Industria Iraultzarekin, bete-betean eta zuzen-zuzenean lotuta dago. Film mutua ez den arren, abestien eta makinen soinuek osatzen dute entzutekoaren zatirik handiena. Hainbat mintzagai eskaini digu pelikula luze honek:

  • Katean lan egitea
  • Langileen bizimodua
  • Kontsumoa
  • Lan-arazoak
  • Pobretasuna
  • Maitasuna
Hona hemen bost minutuko bideoa:
 

INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL HERRIAN


Txanelako 4. gaian landu duguna borobiltzeko, Industrializazioa Euskal Herrian erakusten duen bideoa ikusi dugu. 12 minutu eta 27 segundu irauten du eta bertan:
1. Industrializazioa Euskal Herrian, non eta zergatik hasi zen.
2. Industrializazioaren hedadura, non eta nola izan zen.
3. Industrializazioaren ondorio ekonomikoak eta sozialak, nolakoak izan ziren.

2016/04/07

ORRI BIRAKARIA ERABILIZ, INDUSTRIA IRAULTZAREN AZALPEN TESTUA DENON ARTEAN IDATZI DUGU

Industria Iraultzaren gaiari buruz, azalpen testu bat idatzi dugu, Ikaskuntza Kooperatiboko (IK/KI)  "Orri Birakaria" egitura erabiliz. Taldekide bakoitzak testu txiki bat idatzi du, bukatzerakoan, ondokoari pasa diogu eta horrela partaide guztiak parte hartu arte. Egitura honekin, gai honen errepasoa egiteaz gain, irakasleak dakiguna jakingo du eta taldekide guztien partaidetza ziurtatzen da.