2015/11/27

ZIRKUNFERENTZIAren luzerak Kalkulatzen

Gaur,Pitagorasek kalkulatu zuen "pi zenbakiaren" balioa jakin dugu, hau zertarako erabili dugun pentsatuko duzue, noski.
Konturatu gara zirkulo edo borobil forma duten objetu asko ditugula inguruan: gurpilak, platerak, DVDak... eta zirkulu hoiek kanpoko marraren luzera jakiteko interesa piztu zaigu, hau da zirkunferentziaren luzera. Hori jakiteko, diametroa neurtu dugu eta ondoren "pi" zenbakiarekin biderkatu dugu.

2015/11/24

AZAROAK 25: GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Bihar, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horregatik horma irudi hau egitea pentsatu dugu. Eskolako sarreran jarriko dugu, jendeak ikus dezan.




Honetaz aparte, KEN ZAZPIren kanta hau "Zapalduen olerkia" landu dugu eta aproposa iruditu zaigu, gai honekin lotura duelako.



Zapalduen olerkia abesten

Ume hauek eredu onak dira. Beraietaz ikasi behar dugu!!


2015/11/06

IPUIN KONTAKETA

Asteazken arratsaldean 5. eta 6. mailako ikasleek gozatu ederra hartu zuten elkarri ipuinak kontatuz.