2015/12/02

EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA


Urtero bezala, aurten ere Abenduaren 3an (osteguna) eskolan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Arratsaldeko 15:00retan festa giroan frontoian elkartuko gara. Beraz, guraso eta herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu Euskararen festara etor zaitezten.

  • 15:00retan denok frontoian elkartuko gara. 
  • 6. mailako ikasleok BERTSOAK abestuko ditugu. 
  • EGUTEGI ERRALDOIAren aurkezpena egingo dugu.
  • Azaroko abestiak abestuko ditugu: Ituringo arotza, Brom brom brom trumoia eta Behin betiko.
  • "Lotsa galdu" eta "Ingo yeu, ingo ñeu" abestiak dantzatuko ditugu. 
  • Eskolako emanaldiri bukaera emateko: musika eta erromerixa.
  • Jarraian, herri mailan festak jarraituko du. 16:30etan altxorraren bila eta jolasak umeentzat.
  • 18:00etan kultur lehiaketa udaletxean gazte zein helduentzat.

2015/11/27

ZIRKUNFERENTZIAren luzerak Kalkulatzen

Gaur,Pitagorasek kalkulatu zuen "pi zenbakiaren" balioa jakin dugu, hau zertarako erabili dugun pentsatuko duzue, noski.
Konturatu gara zirkulo edo borobil forma duten objetu asko ditugula inguruan: gurpilak, platerak, DVDak... eta zirkulu hoiek kanpoko marraren luzera jakiteko interesa piztu zaigu, hau da zirkunferentziaren luzera. Hori jakiteko, diametroa neurtu dugu eta ondoren "pi" zenbakiarekin biderkatu dugu.

2015/11/24

AZAROAK 25: GENERO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Bihar, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horregatik horma irudi hau egitea pentsatu dugu. Eskolako sarreran jarriko dugu, jendeak ikus dezan.




Honetaz aparte, KEN ZAZPIren kanta hau "Zapalduen olerkia" landu dugu eta aproposa iruditu zaigu, gai honekin lotura duelako.



Zapalduen olerkia abesten

Ume hauek eredu onak dira. Beraietaz ikasi behar dugu!!


2015/11/06

IPUIN KONTAKETA

Asteazken arratsaldean 5. eta 6. mailako ikasleek gozatu ederra hartu zuten elkarri ipuinak kontatuz.












2015/10/30

SESTRA KURBAK

ALTITUDEA: Puntu edo maila jakin batetik itsas mailarekiko distantzia bertikala da.

Sestra-kurbak bata bestetik oso urbil daudenean ingurune hori oso aldapatsua dela esan nahi du, eta, alderantziz oso banaturik azaltzen badira, toki nahiko laua edo erabat laua dela.

Lurrazalaren altitudea eta erliebearen gorabeherak (mendiak, haranak, lautada…)irudikatzeko mapatan sestra-kurbak izenezko irudizko lerroak erabiltzen dira.
Lerro horiek altitude bereko puntak elkartzen dituzte eta sestrak-kurbak adierazten duenari zenbaki dat ezartzen zaio.
Erliebea sestra-kurben bidez azaltzen direnean mapa topografikoak direla esaten da..

Garbiñe