2014/09/29

IRRIEN LAGUNAK

IRRIEN LAGUNAK
(PIRRITX ETA PORROTX)

HAUR, GAZTE TA HELDU
MUNDU BERI BAT HELBURU,
EUSKARAZ BIZI NAHI
TA EUSKARAZ KANTATU NAHI DUGU.

IRRI EGIN DEZAGUN,
ETOR ZAITEZ GUREKIN,
BILDU GURE FESTARA.

ELKARTASUNA DA
ETORKIZUNAREN HAZI BIZI,
GURE INDARRAK BATUZ
TA IRRI EGITEN IKASIZ.

IRRI EGIN DEZAGUN,
ETOR ZAITEZ GUREKIN,
BILDU GURE FESTARA.

IRRIEN LAGUNAK GARA
BAI, IRRIEN LAGUNAK
IRRIEN LAGUNAK GARA GU.

ZU ABESLARI,
IPUIN KONTALARI,BERTSOLARI,
ZU,SUDUR GORRI,
EUSKAL HERRI,EUSKAL IRRI.

IRRI EGIN DEZAGUN,
ETOR ZAITEZ GUREKIN,
BILDU GURE FESTARA.

IRRIEN LAGUNAK GARA
BAI,IRRIEN LAGUNAK
IRRIEN LAGUNAK GARA GU.

ELAIA

2014/09/26

KOTXERIK GABEKO EGUNA BERASTEGIN



2014ko Irailaren 24ean kotxerik gabeko eguna ospatu zen Berastegin.
Eskolara etorri ginen gure bizikletekin, 9:15etatik 11etara bizikletan ibili ginen. Haur Hezkuntzako 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara dauden gela guztiek parte hartu zuten. 2 urteko gelatik 5 urtekoen gelara Frontoian aritu ziren beraien zirkuitoa egiten. 1. maila, 2. maila eta 3. mailakoak Arbideko buelta eman zuten, bitartean 4. mailakoak, 5. mailakoak eta 6. mailakoak, bitartean, eskola aurrean irakasleek, jarri zuten zirkuitoan ibili ginen. Eta gero alderantziz.
Ekintza hau bukatu zenean hamaiketakoa egin genuen. Denok oso ondo pasa genuen eta primeran atera zen eguna. MAIALEN.


2014/09/22

TOLESTURAK ETA FAILAK

                                            
Mendikateak lur barneko indarraren eraginez bi plaka kontinentalen artean gertatutako talkaren ondorioz sortzen dira, tolesturak eta failekin gertatzen den bezala. Tolestu egiten dira eta muinoen edo mendikateen forma hartzen dute. Munduko mendikaterik altuenak: Himalaia Asian, Andeak Hego Amerikan, Mendi Harritsuak Ipar Amerikan, Alpeak Europan,…
 



TOLESTURA MOTAK: Zuzena, inklinatua eta etzana.

FAILA MOTAK: Normala, alderantzizkoa eta urratze-faila.  

Geruzak ez dira beti berdin tolesten, batzuetan arrokak luzatu edo kurbatu egiten dira talkak sortutako indarren eraginez, eta puntu ahuletatik hautsi edo banatu egiten dira. Gertatzen diren hausturei failak deitzen zaie. Zuzen zuzenak izan daitezke edo sigi-saga itxurakoak. SAIDA

LARRAITZ




2014ko irailaren 19an, 4, 5. eta 6. mailakoak Larraitzera joan ginen eguna pasatzera. Goizean 9:15etan abiatu ginen Berastegitik eta 10:30ak aldera iritsi ginen Abaltzisketara eta Larraitzeraino oinez igo ginen (bi kilometro).  Iritsi orduko, bi maisuek azalpenak eman zizkiguten, eta bi taldetan banatu gintuzten. Lehenengo taldea tirolinatan ibiltzen gelditu zen eta bigarren taldea parke batera joan zen. Tirolinetan lehenengo proba bat egin behar zen. Hori egin ondoren, tirolina handietara joan ginen, 4. mailakoak txikietan ibili ziren, 5. mailakoak ertainean eta 6. mailakoak ertainean eta handian. Bitartean, beste taldeak hamaiketakoa jan eta jolastu egin zuten.Tirolinakoek bukatu ondoren parkera joan ziren eta besteak tirolinatara. Denek bukatutakoan, parkearen ondoko zelai batean jan genuen, eta ondoren 15:15 aldera autobusa hartu eta Berastegira bueltatu ginen. ENERITZ.

2014/09/13

KONTINENTEN JITOA



                                  

Orain dela 300 milioi urte kontinente guztiak elkartuta zeuden, horri Pangea esaten zitzaion. Handik 40 milioi urteetara, bi kontinente sortu ziren Laurasia eta Gondwana. Kontinente horiek sakabanantzen joan ziren, gaur egungo kontinenteen itxura hartu arte. Eta adituen arabera, kontinenteak mugitzen jarraitzen dute nahiz eta guk ez antzeman. Hemendik 60 milioi urteetara Ipar Amerika Asiarekin elkartuko da, Afrika Espainiarekin, Hego Amerika eta Ipar Amerika bananduko dira eta Australia ekuatorera igoko da. JULEN L.

2014/09/12

BIG BANG


Big Bang teoriaren arabera duela miloika eta miloika urte, gune bakar batean bilduta zegoen unibertsoko materia guztiak eztanda egin eta unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu ziren. Geroago, galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak sortu ziren. AXIER.

2014/09/09

2014-15. IKASTURTEKO LEHEN EGUNA


2014-15 Ikasturteko lehen egunean, ikasleen artean krosa egin genuen 10:30etan 1. mailatik- 6.mailara.

 Krosa bukatu ondoren, 11:00etan, hamaiketakoa egin genuen (txorizo ogitartekoa). Gero taldeko argazkia atera ziguten eta jolastera joan ginen, 11:30ak arte.
Ondoren, irakasleak antolatutako bost jolasetan parte hartu genuen sokatira, zirkuitoa, saskibaloia, ostadarra eta txapel jaurtiketa. Egun zoragarria izan zen, jokoak 13:00etan bukatu ziren. JULEN S.

2014/09/08

2014-2015 IKASTURTEKO 6. MAILAKO IKASLEAK

Kaixo lagunok!!! Gu 2014-2015 ikasturteko 6. mailako ikasleak gara. 17 ikasle, hezitzaile bat eta irakasle bat: Yulen, Saida, Naiara, Izaro, Arkaitz, Axier, Eneritz, Arkaitz, Julen, Eider, Haimar, Irune, Elaia, Maialen, Olaia, Julen, Urko, Oihana eta Ana. Ikasturte honetan hainbat gauza zintzilikatuko ditugu blogean: gure lanak, irteerak, eskulanak,... Espero dugu gure jarraitzaileak izatea eta iruzkin asko idaztea. Anima zaitezte!!!