2013/01/29

PICASSO 3D

Aste hauetan Plastikan Pablo Picassoren kuadro ospetsu bat 3Den egiten aritu gara. Errexa ematen zuen baina nahiko zaila izan zen. Horrelaxe egin genuen:
Aurrena: Kuadroaren kopia bat kartoi baten pegatu dugu eta gainekoari kola eman diogu.
Bigarren: Beste kopiaren pertsonaiak bi aldiz moztu ditugu.
Hirugarren: Moztutako zatiak belkroarekin itsatsi ditugu bakoitzak bere marrazkiaren gainean jarriz.
Laugarren: Kuadroari markoa egin diogu kartoiarekin.
Bostgarren: Markoari kola eman diogu eta fideoak, makarroiak,... pegatu ditugu.
Seigarren: Atzekaldean kartulina beltza jarri diogu.
Eta azkenik: Makarroiak zilarra kolorearekin margotu ditugu.

Oso polita geratu zaigu eskulana. Hona hemen argazki batzuk: 
MAÑEL.










PARALELOAK

Orain txanelako hirugarren gaian paralelo eta meridianoak lantzen ari gara baina nik, paraleloez bakarrik hitz egingo dizuet ea interesgarria iruditzen zaizuen. 
PARALELOAK: Lurra gerriko edo uztai  batek bezala inguratzen duten lerroetako bakoitza. Graduetan neurtzen dira, 0 gradutik 90 gradu-arte bitarte. Ekuatorea da handiena eta poloetara zenbat eta gehiago hurbildu,orduan eta txikiagoak dira uztai horiek. Paraleloen artean badira batzuk ezagunak direnak eta izen bereziak dituztenak ere bai: Kantzer tropikoa, Kaprikornio tropikoa, zirkulu polar artikoa eta zirkulu polar antartikoa. AIMAR.

MUNDUKO ABERASTASUNAREN BANAKETA


Baliabide eta aberastasunaren jabe garen gehienok planetaren iparraldean bizi gara, hau da ipar hemisferioan. Eta oso gutxi daukaten gehienak, berriz, hego hemisferioko lurraldeetan bizi dira. Sailkapen horrek egiaren zati bat islatzen badu ere ez du errealitatea osotasunean erakusten, Hego hemisferioan badirelako herrialde aberats eta garatuak Australia adibidez eta Ipar hemisferioan ere badaudelako oso pertsona txiroak, gainera oso gutxi garatutako herrialdeak ere bai. IOSU.




2013/01/28

IÑAKI ZE URRUN DAGOEN KAMERUN

Astero kanta desberdinak kantatzen ditugu. Aste hontako kanta hau da:

Martzianoak bezala
kalean galdurik ibiltzen.
Hogeitamalau gradu
eta izerditan blai.

Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora
non iniltzen ziren
lehengo sardinerak,
inork ez dakien nondik
irten den arrantzaz.

Tabernaz taberna:
"vendo barato"
goizean eta gauez:
"mucho barato"
askotan baraurik:
"todo barato"
izenik ez dute soilik Iñaki:
Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun. 
SARA

AUDACITY


Audacity musikari aldaketak egiteko erabiltzen den programa bat da. Programa honekin kantuak moztu, nahastu eta abar egin dezakegu. Gelan, ikasleok, Anan laguntzarekin, Euskal Herrian Jamaika Klash kantuarekin egin genituen frogak eta dotore geratu zitzaigun.
Iñauterietarako ere Audacity erabili zuten irakasleek kanturen bat aldatzeko. Programa hau oso egokia da lan hauetarako eta asko erabiltzen du jendeak. JON ANDER.

BERASTEGIKO INAUTERIAK


Aurten eskolako mozorroa ez da gai baten inguruan izango, lehengo inauteritara bueltatu nahi da eta etxean daukagun arropa zaharrak jantziko ditugu. 

Otsailaren 1ean:
- 14:30etatik 16:00etara Muñagorri eskolan izango da festa eta Berastegiko kaleetan zehar mozorratuta ibiliko gara soinu eta musikaz lagundurik. 
- Jarraian Guraso Elkarteak merienda bat emango digu eta zezena toreatuko dugu. OIER I. 

Otsailaren 2an:

- 17:00etan: Herriko haurren dantza-emanaldia izango da frontoian.

Ondoren txokolatada.

- 19:30etan: Herri poteoa. Batukada eta trikitilariak lagunduta.

- 21:00etan: Herri afaria aparkaleku azpiko lokalean. OIER G.

 

 

LIBURUEN ALTXORRA


Lehengo egunean, Imanol liburuen altxorrekoa gure eskolara etorri zen. Oso liburu  politak ekarri zituen. Orain badaukagu horko liburuak hartzea eta hartzen dugun liburuaren izenburua, liburuxka batean idazten dugu. Irakurri ondoren, laburpena egiten dugu eta blogean zintzilitzen dugu eta liburuak eskolara ekartzen ditugu. XUBAN. 

HAU MUNDUA!



Txanelako 5. mailakoen, 3. gaiaren izenburua ``Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona’’ da eta gai honetako kanta hau da:

Mundi mundua, mundi mundua
Lurra eta itsasoa.
Mundi mundua, mundi mundua
Iparra eta Hegoa.
Muduak erdi, erdi-erdian
Luze-luze gerrikoa.

Esaten dute ez omen dela
Mundua esferikoa.
Esaten dute mundua dela
Arrautzaren formakoa.
Guk badakigu leku bat dela
Justizi(a)rik gabekoa,
Goikoak ase-ase eginda
Eta gose azikoak.
Mundi mundua, mundi mundua…

Latitudea, Ipar burua
Eta hemisferioa
Biraka dabil gure mundua
Hori da misterioa,
Eta jendea gose hiltzea
Oso gauza serioa.
Jar d(i)ezaiogun arazo honi
Behingoz erremedioa.

Mundi mundua, mundi mundua…

Meridiano, Ekuatore
Paralelo batzuekin,
Mendebalde, Ekialde
Mil(i)oika biztanlerekin.
Arrain handiak txikiak janez
Bizi gara elkarrekin.
Mundu berri bat egin dezagun
Gazteon indarrarekin.
IRATI