2012/11/28

OTTOLINE ITSASOAN


EGILEA ETA MARRAZKILARIA: Chris Riddell
ARGITALETXEA: Ibaizabal
BILDUMA: Ottoline
LABURPENA: Ottoline neska aberats bat da eta Munroe jauna, bere lagunik hoberena da. Munroe jaunak eskolako oporrak hasi zirenean betaurreko arraro batzuk probatzen hasi zen eta asko gustatu zitzaizkion. Behin zapatak erostera joan zenean gauza arraro bat ikusi zuen... MAÑEL.

NEMESIOREN TRIKITIXA


IZENBURUA: NEMESIOREN TRIKITIXA
EGILEA: PAKO ARISTI
MARRAZKILARIA: JAVI KINTANA
ARGITALETXEA: ELKAR
LABURPENA: Nemesiok bi kezka ditu, lurrin berri bat somatzen du etxean eta ez daki norena den eta bigarrena, amak esanda trikitixako klaseetan hasi da baina ez daki gustatzen zaion ala ez.
Egun batean, ama gizon batekin ikusi zuen eta berak olentzeroren morroia zela esan zion baina azkenean jakin zuen amaren bikote berria zela.
Trikitixako klasean ez zuen lagunik, denak neskak ziren baina Mireia ezagutu zuen eta gustora joaten hasi zen. Amaren bikoteak trikitixa bat oparitu zion eta Nemesiok ez zuen onartzen. Azkenean konbo bat prestatu zuten, trikitixa berria hartu eta Mireiak lagunduta abesti bat eskaini zion amaren bikoteari. Denak oso pozik zeuden. IOSU G.

IRRATSAIOA

Irratsaioa astean behin Blanka Aizkorberekin lantzen dugu. Dagoeneko, irratsaio bat grabatu dugu, gauza asko esan ditugu irratsaioan: Aurkezpena, bertsoa, asmakizunak, txisteak, urtebetetzeak…

Orain bigarren irratsaioa prestatzen ari gara. Hemen behean, lehenengo irratsaioa entzuteko aukera izango duzue. IÑIGO.

2012/11/27

Errealeko Amets Bat ekintzan parte hartuko dugu!!!


Abenduaren 4an, "Amets Bat" ekintzan parte hartuko dugu. Zubietara joango gara, instalazioak ezagutuko ditugu, entrenamendu txiki bat egin eta lehen taldearen entrenamendua ikusiko dugula esan digute. Gero Realeko bi jokalariekin hitzegiteko aukera izango dugu. Goiza Zubietan pasa ondoren, arratsaldean, Eureka! Zientzia Museoara joango gara. Bertan bazkaldu eta museoa ikusiko dugu.
Realak Ligako partida jokatzen duen egunean, Anoetara gonbidatutako ikasleek partida ikusi ahal izango dugu gure gurasoekin. Eta hori gutxi izango balitz, aukeratutako hamaika neska-mutilak jokalariekin batera zelairatuko dira.

2012/11/21

AGENDA 21


Agenda 21ean urtero hartzen dugu parte. Aurtengo gaia “ Biodibertsitatea” da, lehengo urtean bezela. Agenda 21eko arduradunak lau pertsona izaten dira: 5.mailako bi ikasle eta 6.mailako beste bi. Aurtengo EA21eko ordezkariak: Oihane, Oier , Aimar eta Naroa gara. Urtean zehar bilerak, asanbladak ... egiten ditugu baita konpromisuak hartu ere. NAROA Z.

COLLAGE

En clase de castellano hemos leído el libro "Judy Moody está de mal humor, de muy mal humor" . ¡Menudos cambios de humor los de Judy! Buen humor, mal humor, un humor de perros… sobre todo el día de la vuelta al colegio. Pero cuando el profesor Todd pide a la clase que cada uno haga un collage sobre sí mismo, Judy se lo pasa tan bien que casi se olvida de su mal humor. Durante un mes, cada uno compone un collage sobre sí mismo.
Nosotros hemos hecho lo mismo. En el collage hemos puesto muchas cosas: quién soy yo, dónde vivo, mi afición, lo peor de todo cuando sea mayor, lo más divertido, mi mascota favorita, mis amig@s… Podíamos poner todo lo que quisieramos, siempre y cuando nos describiese a nosotros. Ha sido un trabajo muy divertido y lo hemos pasado muy bien haciéndolo. ENERITZ.

TXOKO TXURIA



6.mailakoak Europako gaia ikasten ari dira eta 5. mailakoak Euskal Herrikoa lantzen ari gara. Gure Txoko Txuria gauza ezberdinez beteta dago, izan ere, gaiarekin lotutako material desberdinak ipintzen ditugu bertan. Esaterako, munduko bola, txanpon ezberdinak, atlasak, matriuskak, diamantea, lanpara, Euskal Herriko mapak, elur bolak, ingeleseko liburuak aurki ditzakegu eta oso polita gelditu zaigu. SAIOA.

2012/11/19

LABURPENAK


Astean behin, liburutegira joaten gara irakurtzera, etxerako liburu bat hartzen dugu. Aste bat pasa eta gero, hartu dugun  liburuaren laburpena egin behar izaten dugu. Ondoren, beste liburu bat hartu eta beste laburpen bat egin dugu. Gero ondo zuzendu eta blogera igotzen ditugu. Laburpenak motzak eta laburrak izan behar dute. SARA.

2012/11/15

Primer tema de castellano: LAS NOTICIAS

En este primer tema hemos trabajado las noticias. Primero, aprendimos las partes de una noticia: Titular, foto, pie de foto, datos, subtítulo y sumario o índice de contenidos. También hemos aprendido cómo escribir los titulares y el cuerpo de la noticia. Para esto hemos leído e inventado muchas noticias. También hemos aprendido las secciones de un periódico: deportes, editorial, información local, artículo de opinión, televisión, pasatiempos, esquelas, cartas al director… 
¡El (13 de noviembre) martes y 13, tuvimos el examen de castellano de esta tema! Como hemos terminado todo lo que teníamos que hacer, vamos a empezar con el segundo tema, que trata de: "LAS LEYENDAS". Cuando terminemos con él, os explicaremos lo que hemos aprendido. IOSU.

"JUDY MOODY está de mal humor, de muy mal humor"

Hace poco, leímos un libro en castellano, muy bonito que se llamaba “Judy Moody está de mal humor, de muy mal humor” y nos gustó mucho a toda la clase. Fué interesante, durante la lectura del libro hicimos unas fichas con distintas preguntas. A veces leíamos en clase y otras veces, en casa. Judy Moody es aventurera y como a nosotros nos gustan los libros de aventura por eso nos ha gustado mucho. Ahora vamos a empezar con otro libro de la misma protagonista “Judy Moody se vuelve famosa” y esperamos que nos guste como el anterior. EGOITZ.

2012/11/14

WIKIA

Gure eskolak wiki bat dauka eta honen izena berastegikasiz da. Wiki honek gauza asko ikasteko aukera ematen du eta bideoak ere badaude. Bertan, irakasleek zintzilikatzen dituzten materialarekin gauza asko ikasten ditugu, denetik jartzen baitute: matematika, txanela, euskera, gaztelania, ingelesa,... IRATI.

2012/11/12

MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN


Irailean, Munduari itzulia 80 egunetan liburua irakurtzen hasi ginen. Lehenengo aldiz, gelan irakurri genuen, eta gainontzeko guztia etxean irakurri behar izan dugu. Etxean irakurri eta gero, eskolan fitxa batzuk egiten genituen, hau da, irakurritakoari buruzko galderak erantzuten genituen. Abenturazko liburua da eta oso interesgarria iruditu zaigu. Gainera, gelan munduko mapa bat daukagu eta bertan markatu ditugu pasatzen ziren toki guztietatik. NAROA O.

2012/11/09

IPUIN KONTAKETA

Azaroaren 7an, eskolako ganbaran, ipuin kontaketa egin genuen 5. eta 6.mailakoak. 6.mailakoek 3.mailakoei kontatu zieten ipuina eta guk (5. mailakoek) 2.mailakoei kontatu genien, bakoitzak bi ume hartu genituen beste batzuek hiru. Bakoitzak nahi genuen ipuina aukeratu eta txoko ezberdinetan jarrita kontatu genien Asterix eta Obelix, esaterako. Amaieran, ipuina bukatu genuenean, haurrek oso polita izan zela esan ziguten. OIER G.

GUATEMALAKO LURRIKARA


Guatemalako izan zen lurrikara azaroaren 7an gertatu zen eta Richterren eskalaren arabera 7,4 izan zen. Epizentroa Ozeano Pacifikoan gertatu zen Guatemalatik 24 kilometrotara. Gutxienez 50 pertsona hil ziren, horietatik 16 ume eta 20 pertsona baino gehiago desagertu ziren. Lurrikararen ondorioz etxeak, eraikuntzak, telefono kableak ... erori ziren. NAROA Z.

 

2012/11/06

AZOKA

Igandean (azaroak 4) umeek azoka egin zuten. Jende asko etorri zen . 6.mailakoak irabazi genuen posturik onenaren saria. Postu asko zeuden, denak etxeko produktuak saldu zituzten. Elkarrizketa ere egin ziguten 28 kanalak. Gazta lehiaketan gaztarik onenaren saria Maria Jesus Labaienek irabazi zuen. Azoka egunean eguraldi txarra egin zuen baina Tolosako abeslariak giroa alaitu zuten. JON ANDER.

2012/11/05

KULTUR ASTEA

Ostiralean, 2012ko azaroaren 2an, gauean, beste, bikote batek ere bizikletaz egin zuen bidaia pelikula batean erakutsi zuen. Larunbatean, arratsaldean,  jolasak izan ziren eta ondoren txokolatada. Gauean herriko gazteek antzerki bat eskaini ziguten. Azkenik igandean, haurrek, gazteek, helduek…-ek azoka jarri zuten eta ondoren gazta lehiaketa eta arroz esne lehiaketa egon zen. Gero sari-banaketa izan zen eta sari desberdinak banatu zituzten. Sari horietako bat 6. mailako ikasleentzat izan zen. Saria diploma bat izan zen eta diploma horretan,  XIV. AZOKA, POSTURIK ONENAREN SARIA (postreak, eskulanak…) jartzen zuen sarian, eta horrekin batera, 150euro oparitzen zuten. OIHANE.