2012/10/30

KULTUR ASTEA


Kultur astea aurreko astean hasi zen, hau da, 2012ko urriaren 26an, ostirala. Lehenengo egunean, haurrentzako jolasak egon ziren eta ondoren merendola. Gauean, bizikletari buruzko pelikula bat egon zen. Senar- emazte batek autobusez eta bizikletaz buelta luze bat egin zuen... Larunbatean, eguerdian, mus txapelketa izan zen eta gauen, berriz, Garazi Egiguren eta Garazi Esnaolak kantaldi bat eskeini zuten. Igandean, Leitzaranetik ibilaldi bat antolatu zuten eta arratsaldean, 1992-2002ra arteko Berastegiko festen inguruan egin zuten bideo muntaia zegoen ikusgai. Hona hemen kultur asteko programa. OIHANE.

2012/10/22

PLAIAUNDI

Urriaren 18an, 1, 2 eta 3. mailakoak PLAIAUNDIRA joan ziren eta 19an 4, 5. eta 6. mailakoak txorien migrazioa ikustera joan ginen.Oso ondo pasa genuen nahiz eta euria egin.
Txori pila bat ikusi genituen katalejoekin. Abioi bat ere aireratzen, ahateak izutu eta alde egin zuten. Hau pena bat izan zen.
Ibilbidea egin ondoren, sala batean bideo bat ikusi genuen hegaztien inguruan eta gero, kamera batetik txoriak ikusi genituen. Oso polita izan zen. MAÑEL

2012/10/18

IZARREN HAUTSA 5. MAILA



Gure lehenengo gaia ‘’Izarren hautsa ‘’ izan da. Unibertsoari buruz da, Big Bang , planetak, galaxiak, etab. ikasi ditugu.
Gaia erraza iruditu zaigu hilabete batean bukatu dugu!!! Eta gainera, txoko txuria primeran osatu dugu. Ea hurrengo gaia ere erraza iruditzen zaigun. IRATI, EGOITZ eta SAIOA.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK


Urrian, eskolaz kanpoko jarduerekin hasi ginen eta hauexek dira:
  • Dantza: Astelehenean, 16:15etatik 20:00etara.
  • Eskola kirolak: Asteartean, 16:00etatik 19:30etara.
  •  Txistua: Asteartean,17:00etatik 20:00etara.
  • Solfeoa eta Pianoa: Asteazkena, 12:30etatik 14:30etara.
  • Ingelesa: Asteazkena eta ostiralean, 16:00etatik 21:00etara.
  • Judo: Asteazkenean: 17:00etatik 18:00etara.
  • Trikitixa eta Panderoa: Astezkenean, 16:30 etatik 19:30etara.
  • Pelota: Ostegunean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Eskulanak: Ostegunean, 16:30etatik 18:30etara.
  • Psikomotrizitatea: Asteartean, 16:15etatik 18:45etara.
Jardueretan ikasle askok parte hartzen dugu. Antzerkia, pintura eta marrazkia ez dira aurrera eraman.

OSO POZIK GAUDE JARDUERA HAUEKIN!!

        Jon Ander, Uxue eta Mañel.

6.MAILAKO 1.GAIA

“Bilakatu zen bizigai”

Gu  6.mailakoak gara eta Txanelako  1. gaia  bukatu dugu. Gaia polita izan da eta gauza  asko ikasi ditugu. Gehien gustatu zaizkigunak: Lurrikarak edo seismoak, glaziarrak,… dira. Baina gutxien gustatu zaizkigunak: Tolestura eta failak , sumendiak,…
Gai honekin  batera nobela bat irakurtzen ari gara “MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN “
Oraindik ez dugu bukatu baina irakurri dugunaren arabera interesgarria eta polita da.
Sara, Iñigo, Xuban eta Naroa.

2012/10/03

JOLAS GARAIKO PILOTA TXAPELKETA

Kaixo, gu 5. eta 6. mailako ikasleak gara. Astearte eta osteguneko jolas garaietan pilota partiduak antolatu ditugu. Irailaren 25ean hasi zen txapelketa. 4.mailatik aurrera egiten dira partiduak, 12 tantora izaten dira gureak baina 4.mailakoek 10 tantora egiten dituzte. Maila bakoitzeko sei bikote gara. Txapelketa azaroaren 13an bukatuko da. OIER G. eta OIER I.

2012/10/02

RITA POLOAN


EGILEA: Mikel Valverde
MARRAZKILARIA: Mikel Valverde
ARGITALETXEA: Elkar
BILDUMA: RITA
LABURPENA: Rita Polora joan zen, bere aita, osaba eta osabaren irakaslearekin. Denak hegazkinez joan ziren osaba izan ezik, osabak itsasontziz joan behar izan zuen. Bidaian istripu bat izan zuten eta besteak erreskatatzera joan ziren. Azkar iritsi behar zuten bestela ekaitzak harrapatuko zituen eta. Ahalik eta azkarren joan ziren baina beraiek ere, matsura izan zuten. Zorionez, Ritaren aitak oparitutako pinguinoaren laguntzarekin erreskatatu zituzten baina hori lortu baino lehen, gauza arriskutsu asko gertatu zitzaizkien. SARA